Menu

landa-ingurugiroa

nor gara / quiénes somos

LANDA ETA INGURUGIROA
Arduraduna: Bakartxo Mendez

Legorretako natura eta ingurumena babestu nahi duen lan taldea da. Era berean, lehen sektorea laguntzea du helburu. Beste gai batzuen artean ondorengoak dira lantzen ditugunak:

Baratza publikoen erabilera bultzatu eta bertako produktuak lantzea lehenetsi. Urtean...

nor gara / quiénes somos

LANDA ETA INGURUGIROA
Arduraduna: Bakartxo Mendez

Legorretako natura eta ingurumena babestu nahi duen lan taldea da. Era berean, lehen sektorea laguntzea du helburu. Beste gai batzuen artean ondorengoak dira lantzen ditugunak:

Baratza publikoen erabilera bultzatu eta bertako produktuak lantzea lehenetsi. Urtean behin bertako produktuak plazaratuz, barazki azoka berezia ospatzen da. Honen jarraipena egiteko bertako ekoizleak eta udalaren arteko elkarlana ezinbestekoa delarik.

Agenda 21en bidez eta  Ugaro Herriko Eskolarekin batera inguruarekiko kontzientzia eta maitasuna lantzen dugu, horretarako hilean behin elkartzen garelarik.

Lehenengo sektoreari bultzada ematearren hobariak sortzeko bideak jorratu nahi ditugu.


MEDIO RURAL Y MEDIO AMBIENTE
Coordinadora: Bakartxo Mendez

Es el grupo de trabajo que tiene como objetivo proteger la naturaleza y el medio ambiente del entorno de Legorreta. Por otro lado, tiene como objetivo, ayudar al primer sector. Estos son, entre otros, los temas que estamos trabajando:

Promover el uso de las huertas públicas y priorizar el cultivo de los productos autóctonos. Una vez al año celebra una feria especial en la que se exponen estos productos. Para su desarrollo  es indispensable el trabajo en común entre los productores y el ayuntamiento.

Mediante “Agenda 21” y en colaboración con Ugaro Herri Eskola trabajamos para promover la conciencia y sensibilidad  para con el medio ambiente, reuniéndonos así una vez al mes.

Queremos ayudar al primer sector y para ello trabajaremos para poder crear nuevas bonificaciones.

More
Urt
13

Herri baratzeetako lursailak eska daitezke hilaren 31ra bitarte

Legorretako baratze parkean, sei lursail daude hutsik gaur egun. Horregatik, lursail horiek herritarren eskura jartzeko asmoz, eskariak aurkezteko deialdia ireki da. Urtarrilaren 31ra bitarte egin ahal izango da eskaria, udal bulegoetan, 07:00etatik 14:00etara. Eta otsailaren 7an egingo da zozketa, udaletxean bertan, 11:00etan.

Jarraitu irakurtzen
  968 Ikustaldiak
968 Ikustaldiak
Ira
16

Furgobaratza etorriko da ostiralean


Ekogunearen baratze parkeen sareko parte da Legorretako baratze parkea, eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditu. Tartean, Furgobaratza. Hilean behin izaten da baratzeetan, aholkuak eman, zalantzak argitu eta praktika egokiak proposatzeko. Gainera, urtean lau aldiz tailer ezberdinak eskaintzen ditu. Ostiralean izango da urteko laugarren tailerra: Neguko barazki exotikoak. 18:00etatik 19:30etara izango da tailerra, eta, gainera, barazkiak oparituko dira. Baratzeetako kideentzat zein interesa duten herritar guztientzat izango da, doan.

Jarraitu irakurtzen
  1106 Ikustaldiak
1106 Ikustaldiak
Api
25

Baratzean erabiltzeko produktu ekologikoen inguruko tailerra astelehenean


Datorren astelehenean, hilaren 29an, baratzean erabil daitezkeen produktu ekologikoen inguruko tailerra izango da, 18:00etatik 19:30etara, herriko baratze parkean. Baratze ekologikoan tratamenduak egiteko orduan zein
produktu erabil daitezkeen ikasiko dugu tailer honetan.

Jarraitu irakurtzen
  8107 Ikustaldiak
8107 Ikustaldiak
Mar
15

Herri baratzeetako partzelak esleitzeko deialdia

Kutxa Ekogunearekin elkarlanean, Gipuzkoako Baratze Parkeen Sarean sartu da Legorretako herri baratzeen proiektua, eta, horrekin batera, hainbat egokitzapen egin ditu udalak inguruan. Orain, hainbat partzela bakante daudenez, eskariak aurkezteko epealdi berria irekiko da:

Jarraitu irakurtzen
  1040 Ikustaldiak
1040 Ikustaldiak
Urr
10

Neguko baratzea prestatzen ikasteko tailer irekia herri baratzeetan


Datorren astelehenean, hilak 15, arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara, neguko baratzea prestatzen ikasteko tailerra izango da herri baratzeetan.

Jarraitu irakurtzen
  997 Ikustaldiak
997 Ikustaldiak
Eka
28

Baratzeko produktuen gaixotasun eta izurriteei ekologikoki aurre egiten ikasteko tailerra


Kutxa Ekogunearen eta udalaren eskutik, tailer bat izango da datorren astelehenean, 19:00etatik 20:00etara, baratzeko produktuen gaixotasun eta izurriteei modu ekologikoan aurre egiten ikasteko.

Jarraitu irakurtzen
  1083 Ikustaldiak
1083 Ikustaldiak
Eka
22

Mendi ibilbideen inguruko proiektu proposamena aurkezteko bilera astelehenean


Astelehenean, hilaren 25ean, herriko mendi ibilbideen inguruan prestatzen ari garen proiektu proposamenaren aurkezpena izango da udaletxean, arratsaldeko zazpietan.

Jarraitu irakurtzen
  974 Ikustaldiak
974 Ikustaldiak
Ira
26

Bi hondakin sistemak egongo dira martxan aste honetan

Sistema berria Legorreta Página 1

Hasi dira herrian edukiontziak jartzen. Gaur eta bihar arituko dira lan horretan. Horregatik, aste honetan bi sistemak egongo dira martxan. Ostegun gauera arte atera ahal izango dira edukiontzi txikiak atez ate. 

Jarraitu irakurtzen
  1100 Ikustaldiak
1100 Ikustaldiak
Uzt
07

Maialen Alkorta eta Maritxu Bidekieta izan dira saridunak Ontziratu Zaitez kanpainako zozketan

Herriko erosketetan tuperren erabilera bultzatzeko asmoz jarri zuen martxan Udalak Ontziratu Zaitez kanpaina, Kutxa Ekogunearekin elkarlanean. Arrandegira, Coviranera eta Bizira tuperrekin joaten diren bezeroek txartel bat betetzen dute, gero zozketa batean parte hartu ahal izateko. Otsailean hasita, bosgarren zozketa izan da oraingoa, eta Maialen Alkorta eta Maritxu Bidekieta izan dira saridunak. Denda horietan erosketa egiteko txartel bana eskuratu dute. Zorionak biei!

Jarraitu irakurtzen
  1140 Ikustaldiak
1140 Ikustaldiak
Eka
15

Alberta Iturrioz eta Ana Mari Artola, Ontziratu Zaitez kanpainako saridunak

Herriko erosketetan tuperren erabilera bultzatzeko asmoz jarri zuen martxan Udalak Ontziratu Zaitez kanpaina, Kutxa Ekogunearekin elkarlanean. Arrandegira, Coviranera eta Bizira tuperrekin joaten diren bezeroek txartel bat betetzen dute, gero zozketa batean parte hartu ahal izateko. Otsailean hasita, laugarren zozketa izan da oraingoa, eta Alberta Iturrioz eta Ana Mari Artola izan dira saridunak. Denda horietan erosketa egiteko txartel bana eskuratu dute. Zorionak biei!

Jarraitu irakurtzen
  1132 Ikustaldiak
1132 Ikustaldiak
Mai
05

Kontxita Iparragirre eta Manoli Rodriguez izan dira saridunak Ontziratu Zaitez kanpainako zozketan

Ontziratu Zaitez kanpainako hirugarren zozketa egin da maiatzean, eta Kontxita Iparragirre eta Manoli Rodriguezi egokitu zaie saria. 40na euro izango dituzte, beraz, kanpainan parte hartzen ari diren dendetan gastatzeko.

Jarraitu irakurtzen
  1394 Ikustaldiak
1394 Ikustaldiak
Api
07

Libre zeuden sei partzelak adjudikatu dira herri baratzeetan

Herri baratzeetan libre zeuden partzelak adjudikatzeko deialdia egin zen martxoan, eta aste honetan egin da zozketa. Sei baratze zeuden hutsik, eta sei herritarrek eman dute izena; ondorioz, aurrerantzean baratze guztiak egongo dira okupatuta.

Jarraitu irakurtzen
  1133 Ikustaldiak
1133 Ikustaldiak

Sartu