Menu

landa-ingurugiroa

2014ko UDAL AURREKONTUAREN AURKEZPENA

2014ko UDAL AURREKONTUAREN AURKEZPENA

Abenduaren 19ko Udalbatzarrean 2014 urterako Udal Aurrekontuak onartuko dira.Azken urteetan gertatu den moduan, egun batzuk lehenago (abenduaren 12an), aurrekontu hauek herritarren aurrean aurkeztuak izan dira. Aurkezpenenean Udal ordezkariek adierazi dutenez, 2014 urterako Udal Aurrekontuak gizartean bizi dugun egoera larriaren aurrean begirunerik handienarekin burututakoak dira, hau da, erantzunkizun eta ardura osoz, berauek oso kontutan hartzen baitute gaur egun pairatzen dugun krisi egoera larria.

Zenbakietatik haratago, hurrengo hilabetetan, herriko eragile eta norbanakoekin partehartze prozesu bat ireki nahi da. Azken 5-6 urtetan Udalak eman duen politika ekonomiko zorrotzaren ondorioz, bere gastu eta zorpetzea nabarmen murriztea lortu da, eta honen eraginez 2014 urterako ia 200.000€ aurreztea espero da. Honez gain, otsailean egiten den likidazioan, beste diru kopuru eder bat aurreztea espero denez, dirutza hori zertan erabili erabaki nahi da legorretar guztiekin elkarlanean. Data horiek inguratzen ari diren heinean, deialdiaren berri emango dizuegu.

Zenbakietara joaz, 2014rako Udal Aurrekontua 1.651.136,91€koa izango da, 2013koa baino 150.549,98€ handiagoa. Gastuak, aldiz, 1.453.823,58€koak aurreikusten dira. Ondorioz, Udalaren egoera saneatua dela esan daiteke.

ZORPETZE BAJUA

Udalaren egoera ekonomikoa neurtzeko beste adierazle batzorpetzeaizaten da. Udaletxe baten zorpetzea balekoa dela esaten da %20 ingururainokoa denean. Legorretako Udalaren zorpetzea % 4,078koa denez, ozen esan dezakegu Udalaren zorpetze maila bajua dela.

GAZTE PIKUREN IX. URTEURRENA
OINARRIZKO SUKALDARITZA IKASTAROA

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu