2015erako Udal ordenantza Fiskalak

Urriaren 30ean ospatu genuen ohiko plenoan 2015 ekitaldirako tasak eta zergak onartu genituen. Kontutan harturik KPIak erakutsitako jokaera, udalak ez du zerga eta tasetan aldaketarik aurreikusi. Hala ere, aurrekoaren kalterik gabe salbuespen batzuk onartu dira.

Salbuespenak aipatu aurretik, esan, udalak, beste behin ere arduraz jokatu duela. Aurrekontuetan gastu eta inbertsioen egonkortasuna bermatu eta behar gehien dutenei laguntza emanez.

Zentzu honetan, gutxieneko soldatara iristen ez diren familiei, salbuetsita egongo da kontribuzio, hondakinen eta ur zerbitzuaren tasetan. Momentu latzak pairatzen dituzte hainbat famili eta hauei elkartasuna ematen jarraitzea du helburu.

Aipatu ditugu salbuespen batzuk onartu zirela, jarraian aipatuko ditut:

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan eta baita Hirilurren balioaren gehikuntzaren gaineko zergetan ere 10€ko  gutxiengo  tarifikazioa ezarri da: Arrazoia, zerga honek, hobari mota batzuk ditu eta hauek aplikatzean sortzen diren oso zenbaki txikiko likidazioak bidera ezinak gertatzen direlako.

Hiri Hondakin solidoen bilketa eta tratamenduaren gaineko zergan, aurreko ekitaldietan adierazi izan dugun bezala, oraindik ere zerbitzu honek sortzen duen defizita hobetu nahian eta Mankomunitateak iragartzen dituen igoerak xurgatzeko %10eko igoera onartu da; igoera honek 7€ gehiago suposatuko dio famili bakoitzari urtean

Tarifa berriak sortu dira landa eremuan ditugun etxebizitzentzat eta auto edo auzokonposta egiten duten herritarrentzat;

Landa eremuko etxebizitzek 79.08 € ordaindu beharko dute, herri guneetako etxebizitzak baino %20 merkeago, hauei atez ateko zerbitzuak ematen ez zaielako. Horrez gain, etxebizitza hauek beraien organikoa konpost bidez kudeatzen badute, tarifa berria  59.31 €tan izango dute, tarifa orokorra baino 39.54 € merkeago.

Herri gunean bizi eta hondakin organikoa konpost bidez kudeatzen dutenentzat ere tarifa berria sortu da, 79.08 €. Tarifa orokorrari %20ko deskontua aplikatuko zaio.

Gogorarazi, udalak, oraintxe abian jarri duela auzokonposta egiteko plangintza eta herritar guztiek aukera izango dutela parte hartzeko.

Amaitzeko aipatu, Udalak, ordainketetarako egutegi fiskala onartu eta publiko egin duela, herritar guztiek aukera izan dezaten kobrantzak noiz egiten diren jakiteko.

 

Legorretan, 2014ko azaroaren 3an.