Menu

landa-ingurugiroa

nor gara / quiénes somos

LANDA ETA INGURUGIROA
Arduraduna: Bakartxo Mendez

Legorretako natura eta ingurumena babestu nahi duen lan taldea da. Era berean, lehen sektorea laguntzea du helburu. Beste gai batzuen artean ondorengoak dira lantzen ditugunak:

Baratza publikoen erabilera bultzatu eta bertako produktuak lantzea lehenetsi. Urtean...

nor gara / quiénes somos

LANDA ETA INGURUGIROA
Arduraduna: Bakartxo Mendez

Legorretako natura eta ingurumena babestu nahi duen lan taldea da. Era berean, lehen sektorea laguntzea du helburu. Beste gai batzuen artean ondorengoak dira lantzen ditugunak:

Baratza publikoen erabilera bultzatu eta bertako produktuak lantzea lehenetsi. Urtean behin bertako produktuak plazaratuz, barazki azoka berezia ospatzen da. Honen jarraipena egiteko bertako ekoizleak eta udalaren arteko elkarlana ezinbestekoa delarik.

Agenda 21en bidez eta  Ugaro Herriko Eskolarekin batera inguruarekiko kontzientzia eta maitasuna lantzen dugu, horretarako hilean behin elkartzen garelarik.

Lehenengo sektoreari bultzada ematearren hobariak sortzeko bideak jorratu nahi ditugu.


MEDIO RURAL Y MEDIO AMBIENTE
Coordinadora: Bakartxo Mendez

Es el grupo de trabajo que tiene como objetivo proteger la naturaleza y el medio ambiente del entorno de Legorreta. Por otro lado, tiene como objetivo, ayudar al primer sector. Estos son, entre otros, los temas que estamos trabajando:

Promover el uso de las huertas públicas y priorizar el cultivo de los productos autóctonos. Una vez al año celebra una feria especial en la que se exponen estos productos. Para su desarrollo  es indispensable el trabajo en común entre los productores y el ayuntamiento.

Mediante “Agenda 21” y en colaboración con Ugaro Herri Eskola trabajamos para promover la conciencia y sensibilidad  para con el medio ambiente, reuniéndonos así una vez al mes.

Queremos ayudar al primer sector y para ello trabajaremos para poder crear nuevas bonificaciones.

More
Ots
08

Konpostaren prozesua amaitzeko etxolaren funtzionamendua erakutsiko da, bertatik bertara

Larunbatean, hilaren 11n, konpostaren prozesua amaitzeko etxolaren funtzionamendua erakutsiko zaie herritarrei. Herri baratzeak dauden eremuan egin da etxola handi bat, eta horren berri emateko elkartuko gara larunbatean, 10:00etan, etxola horretan bertan. Konposta egiten duten herritarrei begira antolatu da, baina interesa duten guztiek izango dute tokia.

Jarraitu irakurtzen
  1560 Ikustaldiak
1560 Ikustaldiak
Ots
06

Herrigintza-Hirigintza lantaldearen bilera asteazkenean

Herrigintza-Hirigintza lantaldeak batuta, 2017ko erronkei helduko die asteazkenean, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. LUA aldizkariaren azken zenbakian jakinarazi bezala, hiru lan ildo jorratuko dituzte aurten: mendi ibilbideak, trafikoa eta etxe hutsak.

Jarraitu irakurtzen
  1184 Ikustaldiak
1184 Ikustaldiak
Ots
03

Hondakinen Mahaiaren bilera izango da asteartean

Asteartean, hilaren 7an bilduko da, hirugarren aldiz, hondakinen mahaia. Arratsaldeko zazpietan, udaletxeko areto nagusian. Taldetxo bat osatua dago, baina herritar guztiak zaudete gonbidatuta.

Jarraitu irakurtzen
  1444 Ikustaldiak
1444 Ikustaldiak
Ots
01

Abian da 'Ontziratu zaitez!' kanpaina

b2ap3_thumbnail_argaz-1.jpg

2013an, Ontziratu zaitez kanpaina jarri zen martxan Etxenike arrandegian, eta, bide horri jarraituz, Legorretako beste hiru establezimendu kanpainari gehitu zaizkio. Guztira, beraz, lau parte hartzaile izango dira: Etxenike arrandegia bera, Coviran denda, BIZI belar-denda eta Amatriain denda. OntziratuZaitez.pdf

Jarraitu irakurtzen
  1312 Ikustaldiak
1312 Ikustaldiak
Abe
08

Hirigintza eta Herrigintza lantaldeen berrantolaketa. Abenduak 12, arratsaldeko 19:00etan.

Kaixo, herritar. Hirigintza eta herrigintza lantaldeen berrantolaketa bat egiten ari gara. Horretarako, herritar guztiei deialdia egiten dizuegu bertan parte har dezazuen. Abenduak 12, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.

Jarraitu irakurtzen
  3109 Ikustaldiak
3109 Ikustaldiak
Aza
21

Kalean da 14. LUA

Hona hemen LUA aldizkariaren 14. zenbakia: LUA14.pdf

Jarraitu irakurtzen
  1634 Ikustaldiak
1634 Ikustaldiak
Urr
31

Ingurumen Mahaiaren bigarren bilera asteazkenean

Azaroaren 2an izango da Ingurumen Mahaiaren hurrengo bilera, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.

Jarraitu irakurtzen
  1214 Ikustaldiak
1214 Ikustaldiak
Ira
30

Ingurumen mahaia osatzeko deialdia

Hondakinak gaika biltzeko sistema adostuta, ingurumen mahaia osatzea izango da hurrengo zeregina. Bertan, udaleko alderdi bakoitzetik bi ordezkarik parte hartuko dute, eta herritarroi egin nahi dizuegu deialdia. Eragileoi, baina herritarroi ere bai, oro har, interesa duzuen guztiok parte har dezazuen.

Jarraitu irakurtzen
  1634 Ikustaldiak
1634 Ikustaldiak
Abu
31

Barazki festa izango da larunbatean

Azkenaldian bezala, barazki festa izango da aurten ere. Larunbat honetan izango da, hilaren 3an. Herri baratzeetan dabiltzan herritarrek euren uzta ikusgai jarriko dute, eta pintxotan banatuko da ondoren, sagardoz eta ardoz lagundurik.

Jarraitu irakurtzen
  2661 Ikustaldiak
2661 Ikustaldiak
Uzt
13

LUAren 12. zenbakia, kalean

Kalean da Legorretako Udal Aldizkariaren 12. zenbakia: 12-LUA.pdf. Egon adi, laster izango duzu buzoian eta!

Jarraitu irakurtzen
  2807 Ikustaldiak
2807 Ikustaldiak
Abe
22

Auzokonposta egiten 26 familia gehiago

Joan den azaroa eta abenduan zehar eginiko 3 auzokonposta ikastaroei esker 26 familia batu zaizkio ekimen honi. Horrek herriari egiten dion mesedea dela eta eskerrak eman nahi dizkiegu denei. Zorionak eta segi horrela!!!

Jarraitu irakurtzen
  3246 Ikustaldiak
3246 Ikustaldiak
Aza
19

Auzokonposta egiten ikasteko aukera izango da hiru larunbatetan

Sukaldean sortutako materia organikoa eta zure lorategiko edo baratzeko landare hondarrak konpost bihurtu nahi badituzu, oraintxe duzu aukera!

Jarraitu irakurtzen
  2791 Ikustaldiak
2791 Ikustaldiak

Sartu