Larunbatean, hilaren 12an, Barazki Festa izango da. 18:30ean hasiko da, herriko plazan.
Larunbatean, hilaren 12an, Barazki Festa izango da. 18:30ean hasiko da, herriko plazan.
Alemaniako Hannover hirian burutu berri den TMB plantei eta birziklapenari buruzko Nazioarteko VI. Sinposiumean egindako aurkezpenean, Antton Lete ingeniari industrialak eta GHKko zuzendari nagusiak Zubietako TMB plantaren proiektuaren oinarriak zeintzuk diren azaldu du, eta gogoratu du funtsean bi hauek direla: jatorrian bereizi ez diren hondakinen berreskurapen materiala ahalik eta gehien bermatzea, eta birziklatu ezin daitekeen azken frakzioa inertizatzea, zonalde degradatu batean xede horretarako egokituriko biltegi batera eraman baino lehen, zonaldea berreskuratzeko proiektu bati lotua.
Zatoz datorren asteartean, MARTXOAREN 31an, arratsaldeko 6:30etan, UDALETXERA.
Asteazken honetan, abenduak 17, arratsaldeko 7etan datorren ekitaldirako aurrekontuen aurkezpena izango da Udal Pleno Aretoan. Bertan Udalaren egoera ekonomikoaren berri emango da eta datorren urterako zein aurreikuspen dauden azalduko dira.
Urriaren 30ean ospatu genuen ohiko plenoan 2015 ekitaldirako tasak eta zergak onartu genituen. Kontutan harturik KPIak erakutsitako jokaera, udalak ez du zerga eta tasetan aldaketarik aurreikusi. Hala ere, aurrekoaren kalterik gabe salbuespen batzuk onartu dira.
Legorretako Udalak, Sasieta Mankomunitatearen eskutik, Legorretan sortzen den organikoa ongarri bihurtzeko aukera eskainiko du. Horretarako, egingo den bileran parte hartzera animatu nahi zaitu.
Barazki eta herri baratzeko argazkien erakusketa,
otar ederrenaren lehiaketa eta uztak emandakoa dastatzeko aukera!