Menu

hirigintza-etxebizitza.

nor gara / quiénes somos

ETXEBIZITA ETA HIRIGINTZA
Arduraduna:  Bakartxo Mendez

Lan Talde honek hirigintza politika orekatua mantentzea du helburua, horretarako teknikoez eta herritarrez osatuta dagoelarik.

Krisi ekonomikoa eta bereziki “higiezinen burbuila” dela medio, lan talde honek ez du beste egoera batean eduki beharko lukeen...

nor gara / quiénes somos

ETXEBIZITA ETA HIRIGINTZA
Arduraduna:  Bakartxo Mendez

Lan Talde honek hirigintza politika orekatua mantentzea du helburua, horretarako teknikoez eta herritarrez osatuta dagoelarik.

Krisi ekonomikoa eta bereziki “higiezinen burbuila” dela medio, lan talde honek ez du beste egoera batean eduki beharko lukeen erritmoa hartu.

Dena den, jarraipena egiteko arloak baditugu esku artean, hala nola: Zubiaurreko eremuetan herritarren interesak babesten jarraitu, eraikitzeko aukera dauden eremuak egoera berrira egokitu.

Hausnarketarako ere, etxe hutsen azterketa eta hauei dagokien politika fiskalak dauzkagu.

Krisi egoera honek aukerak berriak sor litzazke eta hauek aprobetxatzea izango dugu helburu!


URBANISMO
Coordinadora:  Bakartxo Mendez

Este grupo de trabajo tiene como objetivo mantener una política urbanística equilibrada, contando para ello con técnicos y ciudadanos.

A causa de la crisis y en especial por la burbuja inmobiliaria este grupo de trabajo no ha podido trabajar como podría hacerlo en otra situación.

De todas formas, tenemos varios trabajos a los que hacerles seguimiento, entre otros; seguir defendiendo los intereses de Legorreta en el área de Zubiaurre y readecuar los posibles terrenos edificables.

Entre manos, la reflexión sobre las casas vacías y el tipo de política fiscal que se les debe aplicar.

Esta situación de crisis puede ofrecer nuevas oportunidades y tendremos como objetivo aprovecharlas!

More
Ots
04

Bi zuhaitz bota dira plazan, eta iturri bat jarriko da


Plazako bi platanondo bota egin dira aste honetan, Kimubat taldeak gomendatuta. Oso gaixo zeuden, ustelduta, eta erortzeko arriskuan. Zuhaitzen egoerak kezkatuta, Kimubat taldeari herriko zuhaitzen azterketa eskatu dio udalak. Hil honetan amaituko du azterketa hori, eta, harekin batera, ekintza plan bat ere aurkeztuko du. Plazan, era berean, iturri bat jarriko da, umeentzat, adinekoentzat eta herritarrentzat, oro har, erabiltzeko erosoagoa eta errazagoa izango dena.

Jarraitu irakurtzen
  962 Ikustaldiak
962 Ikustaldiak
Abu
19

Trafiko aldaketa Kale Nagusian konponketa batzuk egiteko


Aste honetan, trafikoa aldatuko da herrian, Kale Nagusian konponketa batzuk egiteko, Arregi okindegitik Olaso tabernara arte, hain zuzen.

Jarraitu irakurtzen
  3838 Ikustaldiak
3838 Ikustaldiak
Urt
29

Zubiaurre auzoan ura moztuko dute 09:00etatik 11:00etara

Gipuzkoako Urak jakinarazi du gaur goizeko bederatzietatik hamaiketara urik ez dela izango Zubiaurre auzoko lehen eta bigarren zenbakietan. Besterik jakin nahi izanez gero, deitu honako telefono honetara: 943-30 22 22.

Jarraitu irakurtzen
  2480 Ikustaldiak
2480 Ikustaldiak
Urt
23

Ura moztuko dute gaur gauean

Horniketa sarean hobekuntzak egin ahal izateko, Gipuzkoako Urak ura moztuko du herri osoan, gaur 23:30etatik 04:00ak arte.

Jarraitu irakurtzen
  911 Ikustaldiak
911 Ikustaldiak
Urr
30

Alokairua bultzatzeko udalaren programaren aurkezpena


Etxebizitza hutsak bete eta alokairua sustatzeko helburuz, ekainean bi bilera ireki egin zituen udalak, etxejabe eta maizterrekin, zer eskaintza eta eskari dagoen ikusi eta udalak laguntzak emateko bidea irekitzeko.

Jarraitu irakurtzen
  1040 Ikustaldiak
1040 Ikustaldiak
Urr
29

Babes ofizialeko hamabi etxebizitzako bloke bat eraikiko dute Zubiaurre auzoan


Leizego eraikuntza enpresak eraikiko du hamabi etxebizitzako blokea Zubiaurreko orubean. Hiru logelako etxebizitzak izango dira, eta garajea eta trastelekua ere izango dituzte. Izen-ematea Etxebiden egin behar da, baina informazio gehiago nahi duenak Leizegon bertan eska dezake: 948-46 04 82, 629-42 17 91, 678-97 92 24 eta

Jarraitu irakurtzen
  1340 Ikustaldiak
1340 Ikustaldiak
Urr
15

Legorretako Udalak sei hilabeterako peoi bat kontratatuko du

Legorretako Udalak, enplegua sustatzeko Lanbidek dituen diru-laguntzen bidez, peoi bat kontratatuko du sei hilabeterako, lanaldi osoan.

Jarraitu irakurtzen
  978 Ikustaldiak
978 Ikustaldiak
Ira
20

Ostiralean aldatuko da Kale Nagusiko zirkulazioa


Bihar, ostirala, aldatuko da Kale Nagusiko zirkulazioa. Coviranetik Ezkizura eta Bilkoindik Insaustira bi noranzko egongo dira, eta baimenduak bakarrik sartu ahal izango dira plazara. Hasiera batean, Insaustiko pibotea jaitsita egongo da.

Jarraitu irakurtzen
  1079 Ikustaldiak
1079 Ikustaldiak
Uzt
27

Plaza inguruko trafikoa berrantolatuko da datorren astean


Abuztu hasieran, plaza inguruko trafikoa berrantolatuko da, oinezkoen segurtasuna bermatzeko helburuz, haurrena batik bat. Frontoi eta plaza ingurua aisialdirako toki denez, eremu lasai eta segurua izatea nahi du udalak. Horregatik, plaza ingurua mugatu egingo zaie ibilgailuei.

Jarraitu irakurtzen
  1256 Ikustaldiak
1256 Ikustaldiak
Uzt
09

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak bi ohar egin dizkie bere abonatuei

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Legorretako abonatuei jakinarazi nahi die 2018. urteko bigarren hiruhilabeteko ur-kontagailuen irakurketak uztailaren 9ko astean hasiko direla. Etxetik kanpo izanez gero, irakurketa erraztea eskertuko genizueke, irakurleak etxean utzitako jakinarazpen zedula betez. Kontsortzioaren edozein bulegotan, abonatuaren 902-302222 – 943-318602  (24 orduz) telefonoan edota gure bulego birtualean (www.gipuzkoakour.eus) entregatu dezakezue, altan emanda bazaudete.

Jarraitu irakurtzen
  1009 Ikustaldiak
1009 Ikustaldiak
Eka
08

Etxebizitza hutsen erabilera nola bultzatu aztertzeko bilera ostegunean

Alokairua kartela

Legorretan ere etxebizitza huts asko dago, eta horien erabilera bultzatzea da Legorretako Udalaren erronka: alokairua sustatu eta etxebizitzak merkaturatzea, eraikita dagoen horri ahalik eta etekin gehien ateratzeko.

Jarraitu irakurtzen
  1439 Ikustaldiak
1439 Ikustaldiak
Api
17

Ur Kontsortzioa aste honetan hasi da ur kontagailuen irakurketa egiten

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Legorretako abonatuei jakinarazi nahi die aste honetan hasi dela aurtengo lehenengo hiruhileko ur kontagailuen irakurketa egiten. Etxetik kanpo egonez gero, eskertuko lukete irakurketa erraztea, irakurleak etxean utzitako jakinarazpen zedula betez. Ur Kontsortzioaren edozein bulegotan, abonatuaren 902-30 22 22 edo 943-31 86 02 telefonoan (24 orduz) edota bulego birtualean, www.gipuzkoakour.eus helbidean, eman dezakezue (altan emanda bazaudete).

Jarraitu irakurtzen
  1071 Ikustaldiak
1071 Ikustaldiak

Sartu