3
TOKI ADMINISTRAZIOA

LEGORRETAKO UDALA

Osoko Bilkurak egiteko maiztasuna eta Batzorde-Informatzailearen sorkuntza.

Apirilaren 2ko 7/1985 legeko 46.2 artikuluan, bai eta Udal Entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoari buruzko Erregelamenduko 78.1 artikuluan ezarrita koaren arabera, Udalbatzak 2023ko uztailaren 5an honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

1.    Udalbatzarraren ohiko Osoko Bilkura bi hilean behin egitea, dagokion hileko azken azteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, Udalaren Areto Nagusian. Hileko azken azteazkena jaieguna tokatzen bada, ohiko Osoko Bilkura. aurreko egunean egingo da. Era berean, abenduko ohiko Osoko Bilkura hil bereko hirugarren asteazkenean egingo da.

2.    Honako Udal Batzorde-Informatzaile hau sortzea. Honela eratuko da:

—Batzorde informatzailearen izena: Batzorde Informatzaile Orokorra.

Kideen kopurua: 5.

Presidentzia: EH Bildu.

EH Bilduko kideak: 3.

EAJ-PNVko kideak: 2

Titularrak:

—Iñaki Agirre Jauregi (EH Bildu).

—Maddi Jauregi Gaztañaga (EH Bildu).

—Beñat Jauregi Nazabal (EH Bildu).

—Aitziber Meabe Sorazu (EAJ-PNV).

—Garbiñe Garmendia Echeverria (EAJ-PNV).

Ordekoak:

—Maria Carmen Mendez Calvo (EH Bildu).

—Hodei Lopez Larrauri (EH Bildu).

—Ainara Amenabarro Echeverria (EAJ-PNV).

—Miren Rezola Lasa (EAJ-PNV).

Batzorde honek apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 116 artikuluak xedaturiko Kontuetarako Batzorde Bereziari dagozkion gaiak bere gain hartuko ditu.

Legorreta, 2023ko uztailaren 12a.—Iñaki Agirre Jauregi, alkatea.            (5349)