3
TOKI ADMINISTRAZIOA

LEGORRETAKO UDALA

Ediktua

Alkatetzaren 2023ko uztailaren 17ko Dekretuaren bidez onartu zen Baratzako partzela erabiltzeagatiko 2023 2. seihilekoan ordaindu beharreko tasa ordaintzeko errolda, eta jendaurrean jarri zen, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikulua, honako arau hauen arabera:   

a)    Ageria dagoen tokia: udal honetako Idazkaritzan.             

b)    Aztertzeko epea: hamabost egun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

c)    Erreklamazioak aurkezteko lekua: udaletxeko sarrera-erregistroa, 9:00etatik 13:00etara.

d)    Errekurtsoa jartzearen ondorioak: aipatu Arauaren 14 artikuluan xedatutakoak.

e)    Zein organoren aurrean errekurritzen den: Alkatetza.

f)    Zerga bilketa epea: 2023ko urriaren 1etik 2023ko azaroaren 25era arte (biak barne).

g)    Ordaintzeko modua: Kutxabank, Rural Kutxa erakunde laguntzailearen bidez eta Legorreta.eus web gunearen bidez (on-line ordainketak).

Aipatutako zerga-bilketa epearen barruan zor horiek ordaintzen ez badira, prozedura exekutiboaren bitartez exijituko direla eta premiamenduzko errekargua, berandutza interesak eta, bidezko balitz, sor daitezken kostuak gehituko direla jakinarazten da.

Legorreta, 2023ko uztailaren 17a.—Iñaki Agirre Jauregi, alkatea.                (5542)