3
TOKI ADMINISTRAZIOA

LEGORRETAKO UDALA

Iragarkia

Alkatetzaren 43/2023 Dekretuaren bidez, 2023ko otsailaren 14koa, 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu da. (Udalaren ohiko osoko bilkuran berretsia 2023ko otsailaren 28an).

Legorretako Udaleko 2023-2025 diru laguntzen Plan Estrategikoa.

ATARIKOA

Oinarrizko izaera duen diru laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 8.1 artikuluak honako hau dio: administrazioko organoek edo dirulaguntzak ezartzea proposatzen duten beste guztiek, aldez aurretik, Diru Laguntzen Plan Estrategiko baten zehaztu beharko dituzte horien aplikazioarekin lortu nahi dituzten helburuak eta eraginak, horiek guztiak lortzeko behar den epea, ustez egongo diren kostuak eta finantzazio iturriak. Planaburutzeko ezinbestekoa izango da beti aurrekontuen egonkortasunerako helburuak betetzea.

Azaroaren 17ko 38/2003 Legeko hamahirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du legezko arau edo erregelamenduetan aurreikusitako politika publikoei buruzko plan edo programak Diru Laguntzen Plan Estrategikotzat joko direla edo 38/2003 Legeko 8.1 artikuluan aurreikusitako edukia jasoko dutela.

Dirulaguntza izendun zuzenek jasoko dute Diru Laguntzen Lege Orokorraren Erregelamenduaren 12.2a) atalak xedatutako eduki murriztua.

I KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.

Legorretako Udalak 2023. aldian emango dituen dirulaguntzak Diru Laguntzen Lege Orokorraren, Plan honen, dagozkion hitzarmenen eta dirulaguntzak emateko urtero egingo diren deialdien oinarrien arabera emango ditu. Legorretako Udalaren dirulaguntzak arautzeko ordenantzara ere egokituko dira.       

2. artikulua.

Plan honetan aurreikusitako dirulaguntzak eraginkorrak izateko, dagozkion kontsignazioak sartu beharko dira urte bakoitzeko aurrekontuetan eta dirulaguntzak arautzeko oinarriak onartu.       

3. artikulua.

Dirulaguntzak egoteko baldintza izango da aurrekontu egonkortasun helburuak betetzea, eta beraz, onartuko diren aurrekontu kontsignazioak eta dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak uneoro helburu horietara egokitu beharko dira.  

4. artikulua.

Dirulaguntza Plan Estrategiko hau onartzeak ez du inolako eskubiderik sortzen onuradun izan daitezkeenentzako, eta ezingo dute inolako kalte ordainik edo konpentsaziorik eskatu Plana ez bada bere horretan betetzen.

II KAPITULUA

ONURADUNAK

5. artikulua.

Mankomunitateak, deialdi publiko bidez edo lankidetza-hitzarmenak eginaz, dirulaguntzak emango dizkie pertsonei, elkarteei edo erakunde publiko zein pribatuei hura eratzen duten udalerrien tokiko garapena eta herritarren ongizatea lortzeko bere eskumeneko zerbitzu publikoen kudeaketaren esparrua.    

6. artikulua.

Plan honen printzipio orokorrak honako hauek dira:

Publizitatea eta lehiakortasun askea aurrez egindako deialdi bidez. Bertan, objektibitatea, gardentasuna, publizitatea, lehiakortasuna eta fondo publikoen banaketan berdintasuna bermatu beharko dira, hori guztiori, emakida zuzenaren kaltetan gabe. Emakida zuzenak, aplikatu dakiokeen arauan ezarritakoaren arabera, aurrez dagokion aurrekontu kontsignazioa izan beharko du.           

Aurrez deialdian ezarritako irizpide objektiboen arabera egingo da emakida, onuradun izan daitezkeenak irizpide horiek aurrez ezagutzen dituztela bermatzeko.            

Eraginkortasuna jarritako helburuak betetzerakoan eta efizientzia baliabide publikoak esleitzerakoan, kantitate eta kalitate aldetik justifikatu beharko delarik.

Dirulaguntza eskatzen duten erakundeen helburuak diruz lagundutako jardueretan berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioetara egokitzen direla kontrolatzea eta aztertzea.

7. artikulua.

Alkate udalburuak du eskumena Diru laguntzen Plan Estrategikoa onartzeko.

Alkatea edo Udalbatza, laguntzak edo dirulaguntzak onartzeko organo eskudunak dira, gastuaren zenbatekoaren arabera.              

Dirulaguntza programak aurrekontu zuzkidura egokia eta behar bestekoa egotearen menpe daude.

III KAPITULUA

PLANAREN EDUKIA

8. artikulua.

1.    Plan honetan 2023rako aurreikusitako laguntzek eta diru laguntzek honako hauek jasotzen dituzte bakoitzari dagokion eranskinean:

a.  Estrategia helburuak: lortu nahi diren eraginak.

b.    Dirulaguntzaren lerroak.

Eskumenaren ukitutako arloak.

Hartzaileak.

Epea.

Diru kopurua.

Finantza iturria.

Ekintza plana. Lehenengo estrategia planen ebaluazioaren emaitzak.

c.    Etengabeko jarraipen eta ebaluazioaren erregimen.

2.    ELankidetza hitzarmenaren bitartez emandako diru laguntzen edo ekonomia zein gizartearen aldetik garrantzi gutxirik duten diru laguntzen kasuan, planaren edukia murriztu ahal izango da. Diru Laguntzen Legearen Erregelamenduaren 12.2a) atalak xedatutakoaren arabera, memoria batera, non ondokoak azalduko diren:

—Helburuak.

—Exekuzio kosteak.

—Finantza iturriak eta kontu izendapenak.

9. artikulua.

Aurreikusitako dirulaguntzak ondorengo irizpideen arabera zerrendatuta agertzen dira ere eranskin bakoitzean:

Dirulaguntza ematen duena.

Kudeaketa mota. Irizpide horrekin dirulaguntza emateko aplikatu beharreko prozedura aurreikusten da (lehiakortasun askea, lankidetza hitzarmena, programa).

IV KAPITULUA

DIRU LAGUNTZEN ONURADUNAK ETA GAIAK

10. artikulua.

Legorretako Udalak, deialdi publiko bidez edo lankidetza-hitzarmenak eginaz, dirulaguntzak emango dizkie pertsonei, elkarteei edo erakunde publiko zein pribatuei auzotarren beharrak asetzeko eta beren igurikapenei erantzuna emateko bere eskumeneko zerbitzu publikoen kudeaketaren esparruan.

V KAPITULUA

DIRUZ LAGUNDUTAKO PROGRAMEN ERAGINKORTASUNAREN AZTERKETA. EMAITZEN AZTERKETA

11. artikulua.

Dirulaguntza bakoitzaren eraginkortasuna hobeto aztertzeko, txosten arrazoitua eskatuko zaie dirulaguntzak jasotzen dituztenei. Txostenean egindako ekintza kopurua eta dirulaguntzak zenbat herritarrengan izan duen eragina jaso beharko dira batetik, eta, bestetik, lortutako helburuak justifikatu beharko dira.

12. artikulua.

Zehazki, ebaluatu ahal izateko honako hauek zehaztu beharko dira:

Helburua.

Dirulaguntza jasotzen duen erakundea, eta hala bada, laguntzailea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa.

VI KAPITULUA

KONTROLA

13. artikulua.

Deialdian edo dagokion hitzarmenean adierazitako organoak kontrolatuko du plan hau betetzen dela berau indarrean dagoen bitartean.

Urte bakoitzeko planaren exekuzioa ebaluatzeko txostena aurkeztuko da Osoko Bilkuraren aurrean.

Bertan, gutxienez, honakoak jaso beharko dira: Planaren betetze maila, lortu nahi ziren helburu eta eraginetan diru laguntzek izan duten eraginkortasuna eta efizientzia eta ondorioak; eta horrekin batera, hurrengo Dirulaguntza Plan Estrategikoa egiteko iradokizuna.

14. artikulua.

Aipatutako Plan Estrategikoaren aplikazioak eragindako emaitzen kontrola eta ebaluazioa Idazkari kontuhartzailetzako departamenduak egingo du; aurretiaz dagokion zerbitzuak egingo du txostena.

15. artikulua.

Plan hau aldatu ahalko du Alkate udalburuak Alkatetza Dekretu bidez.

Legorreta, 2023ko uztailaren 21a.—Iñaki Agirre Jauregi, alkatea.            (5681)

Gizarte arloan

Onuraduna

Zenbatekoa

Partida

Kudeaketa mota

Araudia

Lortu nahi diren helburuak eta ondorioak

Legorretako odol emaileen elkartea

600

481.01.231.90

Zuzena

Hitzarmena

Borondatezko emate hainbat modutan sustatzea eta planifikatzea.

Elkartearen izaeraren eta helburuen informaziorako eta sentsibilizaziorako bitarteko egokiak bideratzea, planifikatzea eta programatzea, eta elkartearen helburuetarako baliagarritzat jotzen diren sustapen-, antolaketa- eta estimulu-ekintza guztiak egitea.

Harremanak ezartzea, eta elkartearen helburuetarako interesgarritzat jotzen diren kudeaketa guztiak sustatzea eta gauzatzea.

Aholkularitzako eta esperientzia eraginkorren trukeko jarduerak proposatzea, odol-ematea zabaltzeko eta sustatzeko.

Odol-emaileen erregistroa eta hemodonazio jardueraren zerrenda eguneratua izatea udalerrian.

Emaileei edo erakundearen helburuak lortzeko bereizten den beste edozein pertsona fisiko edo juridikori eman dakizkiokeen ohoreak eta sariak ezartzea.

Euskal Fondoa

12.000

481.01.230.20

Zuzena

Hitzarmena

Herrialde pobretuen proiektuak finantzatzea

 

 

Euskara arloa

Onuraduna

Zenbatekoa

Partida

Kudeaketa mota

Araudia

Lortu nahi diren helburuak eta ondorioak

Erroldatutako norbanakoak

4.000

480.01.335.00

Norgehiagoka

Oinarri arautzaileak

HABEk (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) onetsitako zentroetako batek emandako ikastaroen ordainketak diruz laguntzea, direla zentroan bertan egindakoak, direla auto-ikaskuntzakoak, direla jardun bikoak.

Bekak ematea

Erroldatutako

norbanakoak

1.000

480.01.335.10

Norgehiagoka

Oinarri

arautzaileak

Haurren eta Gazteen Aisialdiko Monitore titulua euskaraz lortzea sustatzea, haurren eta gazteen aisialdiko hezkuntzan trebakuntza egokia duten hezkuntza-taldeen garrantzia eta ikastaro horiek betetzen duten funtzio soziala kontuan hartuta.

Erroldatutako norbanakoak

1.000

480.02.335.00

Norgehiagoka

Oinarri arautzaileak

AISA programan, atzerritarrentzako udal programan emandako ikastaroen ordainketak diruz laguntzea,

Bertsozale elkartea

850

481.06.335.00

Zuzena

Hitzarmena

Euskararen ahozko literatura eta literatura tradizionala sustatzea

Hizkuntzarekin lotutako baliabide estilistikoak eta musikalak aztertzea Emanaldiak sustatzea

Elegunea elkartea

2.000

481.05.335.00

Zuzena

Hitzarmena

Euskarazko hizkuntza adierazpena eta erabilera ohitura mantendu eta sustatzea Euskararekin lotura duten Udalak antolatutako ekintzetan lankidetza ematea, besteak beste, Euskararen eguna, Korrika…

Goierri Ikuskari S.L

3.000

471.01.335.00

Zuzena

Hitzarmena

Euskararen presentzia

Bultzatzea idatzizko prentsan, irratietan eta on line hedabideetan

Goierri Hedabideak EM

4.300

471.02.335.00

Zuzena

Hitzarmena

Euskararen presentzia

Bultzatzea idatzizko prentsan, irratietan eta on line hedabideetan

 

 

Kultur arloa

Onuraduna

Zenbatekoa

Partida

Kudeaketa mota

Araudia

Lortu nahi diren helburuak eta ondorioak

Irrintzi alai lugorri dantza elkartea

14.000

481.07.334.00

Zuzena

Hitzarmena

Udalerrian dantza kultur adierazpena indartzea eta herri kultura partehartzailea sustatzea

Udalaren barruan eta kanpoan kultur- eta jai-ekitaldietan esku

Udalerriko ikasleei euskal dantzak erakusteko funtzionamendu gastuak finantzatzea

Euskal dantzen ekitaldiak eta irakaskuntza sustatzea eta bultzatzea aisialdian

Elekun abesbatza elkartea

3.000

481.08.334.00

Zuzena

Hitzarmena

Abesbatza eta musikarekin lotutako jarduera, ospakizun eta ekitaldiak sustatzea.

Abesbatza eta musikaren sustapena

Udalerriko ekitaldietan musikari eustea Jai ospakizunetan parte hartzea

Legoreggae

Euskal

Reggae

4.000

481.09.334.00

Zuzena

Hitzarmena

Reggae musika generoa zabaltzea, ekitaldiak udalerrian sustatzea eta Legoreggae, Euskal Reggae Legorretan sustatzea

 

 

Dinamizazio komunitarioaren arloa

Onuraduna

Zenbatekoa

Partida

Kudeaketa mota

Araudia

Lortu nahi diren helburuak eta ondorioak

Aldaieta jubilatuen elkartea

5.000

481.17.341.00

Zuzena

Hitzarmena

Aisialdirako jarduerak zein jai- ospakizun, kultur, kirol eta aisialdirako-ekitaldien agenda antolatzea eta garatzea, 65 urte edo gehiago dituzten adineko lagunentzat, bazkide izan ala ez

65 urte edo gehiago dituzten pertsonen ongizatea sustatzea

Ugarotarrak Guraso elkartea

5.000

% 75, gehienez, 2.500

481.01.341.00

481.14.326.20

Zuzena

Hitzarmena

Haurrentzako eskolaz kanpoko ekimenak sustatzea eta udalerriko hainbat ekimenetan elkarlanean aritzea

Koheziketa

Oinherri elkartea

1.000

481.18.341.00

Zuzena

Hitzarmena

Haurrek parte hartzea sustatzea

Aisialdi hezitzailea, atsegina eta euskalduna bultzatzea

Aniztasuna eta parekidetasuna haurren guneetan lantzea

Komunitate-sarea eta auzolana indartzea

 

 

Kirol arloa

Onuraduna

Zenbatekoa

Partida

Kudeaketa mota

Araudia

Lortu nahi diren helburuak eta ondorioak

Piku kirol kluba

10.000

481.17.341.00

Zuzena

Hitzarmena

Kirola eta jarduera fisikoa sustatzea

Kirol jarduerak eta ekitaldiak antolatzea

Kirol lehiaketetan esku hartzea.

Udal kirol zerbitzuetan lankidetza Kirol dinamizazioa

Goierri gorri futbol kluba

1.000

481.01.341.00

Zuzena

Hitzarmena

Emakumezkoak futbolean eta kirol esparruan parte hartzea sustatzea Kirol jarduerak antolatzea

Kirola aisialdian sustatzea

Kirol lehiaketetan esku hartzea

Udal kirol eskoletan lankidetza

AFT

3.000

481.18.341.00

Zuzena

Hitzarmena

Areto futbola eta kirola sustatzea Kirol jarduerak antolatzea

Kirola aisialdian sustatzea

Kirol lehiaketetan esku hartzea

Ugarotarrak Guraso elkartea

1.500

(*GFAk emandako finantzazioa gehituko da)

481.14.326.20

Zuzena

Hitzarmena

Eskola eta udal kirola bultzatzea Kirola aisialdian sustatzea

Haurrek kirol esparruan parte hartze sustatzea

 

 

Hirigintza arloa

Onuraduna

Zenbatekoa

Partida

Kudeaketa mota

Araudia

Lortu nahi diren helburuak eta ondorioak

Herritarrak

6.000

480.01.152.20

Lehian

Oinarri arautzaileak

Legorretako eraikinen eta etxebizitzen irisgarritasuna sustatzea

Herritarrak

12.000

480.01.151.10

Lehian

Oinarri arautzaileak

Lurzoru ez urbanizagarrian obrak egiteko DL

Herritarrak

15.000

480.01.172.00

Lehian

Oinarri arautzaileak

Efizientzia energetiko obren DL