3
TOKI ADMINISTRAZIOA

LEGORRETAKO UDALA

Akats zuzenketa

Akatsak antzeman direnez 2024ko Ordenantza fiskalen behin betiko onespenari buruz 2023ko abenduaren 7ko 235 zk. duen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkian, jarraian agertzen den eran zuzentzen da:

*  17. eta 18. orrialdeetan:

—Hurrengo hau dioenean:

7. artikulua.

1.    Zerga honen zerga oinarria lurren balio gehikuntza da, hain zuzen ere, sortzapenaren unean agerian jarri eta gehienez ere hogei urteko epean izandakoa. Haren zenbatekoa eragiketa honen emaitza izango da, artikulu honen 4. apartatuan xedatutakoa eragotzi gabe: artikulu horren 2. apartatuan ezarritakoaren arabera sortzapenaren unean lurrari kalkulatu zaion balioa bider 3. apartatuaren arabera sorreraldiari dagokion koefizientea.  
               
2.    Sortzapenaren unean lurrak zer balio duen zehazteko, erregela hauek aplikatuko dira:

a)    Lurren eskualdaketetan, sortzapenaren unean duten balioa ondasun higiezinen gaineko zergaren ondorioetarako une horretantxe dutena izango da.

Hala ere, balio hori balio ponentzia baten ondorio bada, eta ponentzia horretan ez badira islatzen hura onartu ondoren onartu diren planeamendu aldaketak, zilegi izango da zerga honen behin-behineko likidazio bat egitea balio ponentzia horretatik abiatuta. Horrelako kasuetan, behin betiko likidazioan aplikatuko den balioa kasuan kasuko balio ponentziaren aldaketan edo balioen berrikuspenean xedatutakoaren arabera ateratzen dena izango da, betiere sortzapen data erreferentzia hartuta. Data hori ez badator bat katastro balio berrien eragin datarekin, balio horiek zuzenduko dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko aurrekontuen foru arauetan ezartzen diren eguneratze koefizienteak aplikatuta.            

Gertatzen bada kasuan kasuko lurrak, hiri izaerakoa izanik ere, zergaren sortzapenaren unean oraindik ez daukala zehaztuta inolako katastro baliorik, udalak katastro balio hori finkatzen denean egin ahal izango du likidazioa, sortzapenaren unean dagoen balioa aintzat hartuta.

b)    Jabaria mugatzen duten gozamen eskubide errealen eraketan eta eskualdaketan, artikulu honen 3. apartatuan ezarri diren urteko portzentajeak aplikatuko dira kontuan izanik aurreko a) paragrafoan definitutako baliotik zer zati dagokien aipatu diren eskubideei. Eskubide horien balioa ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren ondorioetarako ezarritako arauak aplikatuz kalkulatuko da.

c)    Eraikin edo lursail baten gainean solairu bat edo gehiago jasotzeko edo lur azpian eraikitzeko eskubidearen eraketan edo eskualdaketan –lurrazal eskubide erreal bat izan gabe ere–, artikulu honen 3. apartatuan ezarri diren urteko portzentajeak aurreko a) paragrafoan definitutako balioaren gainean aplikatuko dira, baina, kasu honetan, kontuan izanik balio horretatik zer zati dagokion eskualdaketaren eskrituran finkatutako proportzionaltasun moduluari edo, halakorik ezean, lur gainean edo lur azpian eraikiko diren solairuen azalera edo bolumenaren eta eraikitako azalera edo bolumen osoaren arteko proportzioari horiek behin eraiki ondoren.

d)    Nahitaezko desjabetzeen kasuan, artikulu honen 3. apartatuan ezarri diren urteko portzentajeak lurraren balio justuaren zatiari aplikatuko zaizkio, salbu eta aurreko 2. apartatuko a) paragrafoan definitutako balioa txikiagoa bada, kasu horretan, azken hori hartuko baita, ez balio justua.    

3.    Balio gehikuntzaren sorreraldia gehikuntza hori agerian jartzeko igarotako urte kopurua izango da.        

Eragiketak zergari lotuta ez dauden kasuetan, eta, betiere, foru arau bidez besterik esaten ez bada, lurraren geroko eskualdaketa batean balio gehikuntzaren sorreraldia zenbatekoa izan den kalkulatzeko, eskurapen datatzat zergaren azken sortzapena gertatu zen data hartuko da aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako.

Igarotako urte kopuruaren konputuan urte osoak hartuko dira, hau da, urte zatikiak aintzat hartu gabe. Sorreraldia urtebetetik beherakoa bada, urteko koefizientea hainbanatuko da hilabete osoen kopurua kontuan hartuta, hau da, hilabete zatikiak aintzat hartu gabe.  

Sortzapenaren unean lurrak duen balioari (aurreko apartatuetan xedatu da nola kalkulatu balio hori) udalak onartzen duen koefizientea aplikatuko zaio balio gehikuntzaren sorreraldia kontuan hartuta, eta koefiziente horrek ezingo ditu inoiz muga hauek gainditu:

Sorreraldia                                                          Koefizentea

Urtebetetik behera                              0,14

Urte bat                                                0,13

2 urte                                                   0,15

3 urte                                                   0,16

4 urte                                                   0,17

5 urte                                                   0,17

6 urte                                                   0,16

7 urte                                                   0,12

8 urte                                                   0,10

9 urte                                                   0,09

10 urte                                                 0,08

11 urte                                                 0,08

12 urte                                                 0,08

13 urte                                                 0,08

14 urte                                                 0,10

15 urte                                                 0,12

16 urte                                                 0,16

17 urte                                                 0,20

18 urte                                                 0,26

19 urte                                                 0,36

20 urte edo gehiago                           0,45

Gehieneko koefiziente horiek urtero eguneratuko dira foru arau bidez, eta eguneratze hori Gipuzkoako Lurralde Historikoko aurrekontu orokorren foru arauetan ere egin ahal izango da.            

Aurreko paragrafoan aipatutako eguneratzeak berekin badakar ordenantza fiskalean onartutako koefizienteetako bat legez ezarritako gehieneko berria baino handia izatea, azken hori zuzenean aplikatuko da, soberakina zuzentzen duen ordenantza fiskal berria indarrean jarri arte.

4.    Subjektu pasiboak 4. artikuluko 2. apartatuan ezarritako prozedurari jarraituz eskaturik, egiaztatzen bada balio gehikuntzaren zenbatekoa txikiagoa dela artikulu honetako aurreko apartatuetan xedatutakoaren arabera zehaztutako zerga oinarriaren zenbatekoa baino, balio gehikuntza horren zenbatekoa hartuko da zerga oinarritzat.

—Beste hau esan behar du:

7. artikulua.

1.    Zerga honen zerga oinarria lurren balio gehikuntza da, hain zuzen ere, sortzapenaren unean agerian jarri eta gehienez ere hogei urteko epean izandakoa. Haren zenbatekoa eragiketa honen emaitza izango da, artikulu honen 4. apartatuan xedatutakoa eragotzi gabe: sortzapenaren unean lurrari kalkulatu zaion balioa bider 3. apartatuaren arabera sorreraldiari dagokion koefizientea.       

2.    Sortzapenaren unean lurrak zer balio duen zehazteko, erregela hauek aplikatuko dira:

a)    Lurren eskualdaketetan, sortzapenaren unean duten balioa ondasun higiezinen gaineko zergaren ondorioetarako une horretantxe dutena izango da.

Hala ere, balio hori balio ponentzia baten ondorio bada, eta ponentzia horretan ez badira islatzen hura onartu ondoren onartu diren planeamendu aldaketak, zilegi izango da zerga honen behin-behineko likidazio bat egitea balio ponentzia horretatik abiatuta. Horrelako kasuetan, behin betiko likidazioan aplikatuko den balioa kasuan kasuko balio ponentziaren aldaketan edo balioen berrikuspenean xedatutakoaren arabera ateratzen dena izango da, betiere sortzapen data erreferentzia hartuta. Data hori ez badator bat katastro balio berrien eragin datarekin, balio horiek zuzenduko dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko aurrekontuen foru arauetan ezartzen diren eguneratze koefizienteak aplikatuta.     

Gertatzen bada kasuan kasuko lurrak, hiri izaerakoa izanik ere, zergaren sortzapenaren unean oraindik ez daukala zehaztuta inolako katastro baliorik, udalak katastro balio hori finkatzen denean egingo du likidazioa, sortzapenaren unean dagoen balioa aintzat hartuta.

b)    Jabaria mugatzen duten gozamen eskubide errealen eraketan eta eskualdaketan, artikulu honen 3. apartatuan aipatutako urteko portzentajeak aplikatuko dira kontuan izanik aurreko a) paragrafoan definitutako baliotik zer zati dagokien aipatu diren eskubideei. Eskubide horien balioa ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren ondorioetarako ezarritako arauak aplikatuz kalkulatuko da.

c)    Eraikin edo lursail baten gainean solairu bat edo gehiago jasotzeko edo lur azpian eraikitzeko eskubidearen eraketan edo eskualdaketan –lurrazal eskubide erreal bat izan gabe ere–, artikulu honen 3. apartatuan aipatutako urteko portzentajeak aurreko a) paragrafoan definitutako balioaren gainean aplikatuko dira, baina, kasu honetan, kontuan izanik balio horretatik zer zati dagokion eskualdaketaren eskrituran finkatutako proportzionaltasun moduluari edo, halakorik ezean, lur gainean edo lur azpian eraikiko diren solairuen azalera edo bolumenaren eta eraikitako azalera edo bolumen osoaren arteko proportzioari horiek behin eraiki ondoren.

d)    Nahitaezko desjabetzeen kasuan, artikulu honen 3. apartatuan aipatutako urteko portzentajeak lurraren balio justuaren zatiari aplikatuko zaizkio, salbu eta aurreko 2. apartatuko a) paragrafoan definitutako balioa txikiagoa bada, kasu horretan, azken hori hartuko baita, ez balio justua.    

3.    Balio gehikuntzaren sorreraldia gehikuntza hori agerian jartzeko igarotako urte kopurua izango da.        

Eragiketak zergari lotuta ez dauden kasuetan, eta, betiere, foru arau bidez besterik esaten ez bada, lurraren geroko eskualdaketa batean balio gehikuntzaren sorreraldia zenbatekoa izan den kalkulatzeko, eskurapen datatzat zergaren azken sortzapena gertatu zen data hartuko da aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako.

Igarotako urte kopuruaren konputuan urte osoak hartuko dira, hau da, urte zatikiak aintzat hartu gabe. Sorreraldia urtebetetik beherakoa bada, urteko koefizientea hainbanatuko da hilabete osoen kopurua kontuan hartuta, hau da, hilabete zatikiak aintzat hartu gabe.  

Sortzapenaren unean lurrak duen balioari (aurreko apartatuetan xedatu da nola kalkulatu balio hori) balio gehikuntzaren sorreraldi bakoitzerako indarrean dagoen gehieneko koefizientea aplikatuko zaio, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 16/1989 Foru Arauaren 4.3 artikuluak ezarritakoari jarraituz.      

Aipatutako xedapenean aurreikusitako gehieneko koefizienteak eguneratuz gero, alkateari ahalmena ematen zaio aplikagarriak diren koefiziente berriak ebazpen bidez argitaratzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, baita Legorretako udalaren web orrian eta iragarki taulan ere.

4.    Subjektu pasiboak eskaturik, zergaren foru arauaren 1. artikuluko 3. apartatuan ezarritako prozedurari jarraituz, egiaztatzen bada balio gehikuntzaren zenbatekoa txikiagoa dela artikulu honetako aurreko apartatuetan xedatutakoaren arabera zehaztutako zerga oinarriaren zenbatekoa baino, balio gehikuntza horren zenbatekoa hartuko da zerga oinarritzat.

*  30. eta 31 orrialdeetan:

Hurrengo hau dioenean:

Egitate ezargarria                                                                                                           Kuota (€)

A)    Udalaren herri erabilerako terrenoak hartzea merkantziak, eraikuntza materialak, obra hondakinak, hesiak, puntelak, asnilak, aldamioak eta antzeko beste instalazio batzuk jarriz.      

Zaborrak edo materialak gordetzeko edukiontziak, eguneko edo zatiko                       2,52

Hesiak eta aldamioak metro linealeko edo zatiko eta eguneko      0,25

Zaborrak, lur hondakinak eta eraikuntza materialak, metro linealeko edo zatiko eta eguneko                  0,75

Zutabeak eta euste-gaiak, elementu eta eguneko ...            0,25

B)    Aparkamendu murrizturako ibilgailuen sarrerak kaleko espaloietan eta erreserbetan zehar, ibilgailuen geralekuak, edozein motatako merkantzien karga eta deskarga.      

Sarbide ate bakoitzeko edo ibilgailuak espaloietan eta erreserbetan zehar, ibilgailuen geralekuak, edozein motatako merkantzien karga eta deskarga, urtean ....................................................           40,60

Garaje kolektiboko aparkaleku bakoitzeko, urtean ..            5,02

C)    Udalaren herri erabilerako terrenoak hartzea, mahai, aulki, tribuna, oholtza eta antzeko beste elementu batzuk erabiliz, irabazi asmoa dagoenean.             

Mahaiak eta aulkiak jartzea, mahaiko eta hilabeteko .             6,09

D)    Postuak, barrakak, saltokiak, ikuskizun guneak, feriak edo jolas lekuak jartzea udalaren herri erabilerako terrenoetan, bai eta kaleko industriak, industri ibiltariak eta zinemako filmaketa ere.              

 1.    Txurrotegi eta txokolategiak eta ore frijitutako mahaiak, eguneko edo zatiko                  11,34

 2.    Pastelak, gozokiak, fruitu sikuak, patata frijituak,bisuteria, jostailuak, liburuak, etab. Saltzeko txosnak, eginiko edo zatiko       .......................................................................... 6,29

 3.    Tiro txosnak, eta bestelako jokoak, eguneko edo zatiko     25,37

 4.    Tonbolak, zozketak, salmenta, arinak, eta antzekoak, eguneko edo zatiko                     25,37

 5.    Tresna hegalariak, kale-satxoak, zaldiko-maldikoak, dunperrak eta, oro har, mugitzen diren era guztietako aparagailuak, eguneko edo zatiko ......................................................................         25,37

 6.    Autotxoke pistak, eguneko edo zatiko ...........         60,90

 7.    Ikuskizun eta antzerkiak, eguneko edo zatiko                      11,34

Leku irekian ..................................................................         11,13

Leku itxian ....................................................................         41,59

 8.    Zirkoak, eguneko edo zatiko ...............................         60,90

 9.    Taberna, kafetegi eta antzerakoetan, eguneko edo zatiko                 52,93

10.    Asteroko feriako salmenta ibiltariko postu bakoitzeko, eguneko edo zatiko                    7,10

11.    Argi indarra engantxatzeagatik suplementua ...            2,50

Herriko baserritarrak, bertako ekoizkinak saltzeko salbuetsita daude.

E)    Herri Antzokiaren erabilera pribatiboa.  

Legorretako entitateek ................................................            0,00

Legorretako kanpoko entitateek ................................       203,00

Teknikariarekin: Kostuaren arabera.

F)    Kultur Etxearen erabilera pribatiboa.    

Legorretako entitateek ................................................            0,00

Legorretatik kanpoko entitateek ................................       203,00

Teknikariarekin: Kosturaren arabera

G)    Kamioien udal aparkalekua erabiltzeagatik.       

Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Gaineko Zergan udal erroldan dauden kamioi edo atoientzako urteko tarifa                        66,00

Aipatutako erroldan azaltzen ez diren kamioi edo atoientzako plaza bakoitzeko                         182,70

H)    Herri baratzen partzelen erabilera pribatiboagatik.            

Esleitutako partzela bakoitzarengatik, hileko (urtean lau hilabetean behin kobratuko da)                         6,45

Beste hau esan behar du:

Egitate ezargarria                                                                                                           Kuota (€)

A)    Udalaren herri erabilerako terrenoak hartzea merkantziak, eraikuntza materialak, obra hondakinak, hesiak, puntelak, asnilak, aldamioak eta antzeko beste instalazio batzuk jarriz.      

Zaborrak edo materialak gordetzeko edukiontziak,eguneko edo zatiko                        2,52

Hesiak eta aldamioak metro linealeko edo zatiko eta eguneko      0,25

Zaborrak, lur hondakinak eta eraikuntza materialak,metro linealeko edo zatiko eta eguneko                   0,75

Zutabeak eta euste-gaiak, elementu eta eguneko ...            0,25

B)    Aparkamendu murrizturako ibilgailuen sarrerak kaleko espaloietan eta erreserbetan zehar, ibilgailuen geralekuak, edozein motatako merkantzien karga eta deskarga.      

Sarbide ate bakoitzeko edo ibilgailuak espaloietan eta erreserbetan zehar, ibilgailuen geralekuak, edozein motatako merkantzien karga eta deskarga,urtean .....................................................           40,60

Garaje kolektiboko aparkaleku bakoitzeko, urtean ..            5,02

C)    Udalaren herri erabilerako terrenoak hartzea,mahai, aulki, tribuna, oholtza eta antzeko beste elementu batzuk erabiliz, irabazi asmoa dagoenean.             

Mahaiak eta aulkiak jartzea, mahaiko eta hilabeteko .             6,09

D)    Postuak, barrakak, saltokiak, ikuskizun guneak, feriak edo jolas lekuak jartzea udalaren herri erabilerako terrenoetan, bai eta kaleko industriak, industri ibiltariak eta zinemako filmaketa ere.              

 1.    Txurrotegi eta txokolategiak eta ore frijitutako mahaiak, eguneko edo zatiko                  11,34

 2.    Pastelak, gozokiak, fruitu sikuak, patata frijituak,bisuteria, jostailuak, liburuak, etab. Saltzeko txosnak, eginiko edo zatiko       .......................................................................... 6,29

 3.    Tiro txosnak, eta bestelako jokoak, eguneko edo zatiko     25,37

 4.    Tonbolak, zozketak, salmenta, arinak, eta antzekoak, eguneko edo zatiko                     25,37

 5.    Tresna hegalariak, kale-satxoak, zaldiko-maldikoak, dunperrak eta, oro har, mugitzen diren era guztietako aparagailuak, eguneko edo zatiko ......................................................................         25,37

 6.    Autotxoke pistak, eguneko edo zatiko ...........         60,90

 7.    Ikuskizun eta antzerkiak, eguneko edo zatiko                      11,34

Leku irekian ..................................................................         11,13

Leku itxian ....................................................................         41,59

 8.    Zirkoak, eguneko edo zatiko ...............................         60,90

 9.    Taberna, kafetegi eta antzerakoetan, eguneko edo zatiko                 52,93

10.    Asteroko feriako salmenta ibiltariko postu bakoitzeko, eguneko edo zatiko                    7,10

11.    Argi indarra engantxatzeagatik suplementua ...            2,50

Herriko baserritarrak, bertako ekoizkinak saltzeko salbuetsita daude.

E)    Herri Antzokiaren erabilera pribatiboa.  

Legorretako entitateek ................................................            0,00

Legorretako kanpoko entitateek ................................       203,00

Teknikariarekin: Kostuaren arabera.

F)    Kultur Etxearen erabilera pribatiboa.    

Legorretako entitateek ................................................            0,00

Legorretatik kanpoko entitateek ................................       203,00

Teknikariarekin: Kosturaren arabera

G)    Kamioien udal aparkalekua erabiltzeagatik.       

Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Gaineko Zergan udal erroldan dauden kamioi edo atoientzako urteko tarifa                        66,00

Aipatutako erroldan azaltzen ez diren kamioi edo atoientzako plaza bakoitzeko                         182,70

H)    Herri baratzen partzelen erabilera pribatiboagatik.            

Esleitutako partzela bakoitzarengatik, hileko (urtean lau hilabetean behin kobratuko da)                         6,45

I)  Kirol-eraikinen erabilera.

Frontoiaren erabilera (orduko) ....................................         10,00

Harripila kiroldegia .......................................................         15,00

Dutxarekin ....................................................................         25,00

*  36. orrian:

Hurrengo hau dioenean:

e)    Irakaskuntza bereziak.

1.  Kirol zerbitzuak.     

Pilates (hilean) .............................................................         40,00

Yoga (hilean) ................................................................         35,00

2.  Musika eskola.       

Matrikula (urtean) ........................................................         50,00

Instrumentu (hilean) ....................................................         59,40

Kantua gehi instrumentua (hilean) ............................         68,00

Hizkuntza musikala .....................................................         46,20

1.—Arau Aplikagarria.

Abonua behin ordainduta, baja emateak ez du suposatuko ordaindutakoa itzuliko denik. Itzultzeko arrazoiak honakoak dira:

Zendu izana.

Sendagileak urte osoan kirolik ezin dela egin adieraztea.    

Bizilekua beste herri batera aldatzea.

Horretarako, beharrezkoa da bajaren arrazoiak justifikatzea.

*  36. orrialdean:

Hurrengo hau dioenean:

f)    Hiri hondakin solidoen bilketa, kudeaketa eta tratamendua.

1.    Etxebizitzak.

Etxebizitza bakoitzeko (hutsik edo beterik, hiri-edo landa-guneetan)                            173,25

Etxebizitza bakoitzeko, hondakin organikoa konpost bidez kudeatzen dutenak (hutsik edo beterik, hirie do landa-guneetan)             .................................................................... 121,27

2.    Merkataritza eta beste batzuk.              

Kafetegiak eta tabernak ..............................................       346,50

Txokoak ........................................................................       433,12

Jatetxeak, ostatuak eta antzekoak .............................       433,12

Janari-dendak ...............................................................       303,19

Carnicería .....................................................................       346,50

Pescadería ....................................................................       346,50

Peluquería ....................................................................       173,25

Sala de fiestas .............................................................    1.100,14

Resto de comercios y otros .........................................       216,56

3.    Industria eta beste zerbitzu batzuk.

Industriaren kasuan, tarifek hondakinen sorkuntza hartuko dute kontuan, eta Sasieta mankomunitateak erabiltzaile bakoitzaren eskura jarritako errefusa-edukiontzien kopuruaren eta edukieraren arabera kalkulatuko dira:

Erabiltzaile bakoitzaren eskura jarritako errefusarentzako 360 litroko edukiontzi bakoitzeko                   799,31

Erabiltzaile bakoitzaren eskura jarritako errefusarentzako 1.000 litroko edukiontzi bakoitzeko                               1.065,75

Errefusa-edukiontzirik ez duten erabiltzaileak baina Sasieta Mankomunitateak beste bilketa zerbitzu batzuk ematen dizkienak: Gutxieneko tarifa .......................................................................                   
.................................................................................       799,31

10 langile baino gutxiago duten industria .................       270,00

Beste hau esan behar du:

f)    Hiri hondakin solidoen bilketa, kudeaketa eta tratamendua.

1.    Etxebizitzak.

Etxebizitza bakoitzeko (hutsik edo beterik, hiri-edo lan-              
da-guneetan) ..........................................................       181,90

Etxebizitza bakoitzeko, hondakin organikoa konpost bi-              
dez kudeatzen dutenak (hutsik edo beterik, hiri..
edo landa-guneetan) .............................................       181,90

2.    Merkataritza eta beste batzuk.

Kafetegiak eta tabernak ..............................................       363,83

Txokoak ........................................................................       454,78

Jatetxeak, ostatuak eta antzekoak .............................       454,78

Janari-dendak ...............................................................       318,35

Harategiak ....................................................................       363,83

Arraindegiak .................................................................       363,83

Ileapaindegiak ..............................................................       181,90

Dantzalekua .................................................................    1.155,15

Beste lokal komertzial batzuk .....................................       227,39

3.    Industria eta beste zerbitzu batzuk.

Industriaren kasuan, tarifek hondakinen sorkuntza hartuko dute kontuan, eta Sasieta mankomunitateak erabiltzaile bakoitzaren eskura jarritako errefusa-edukiontzien kopuruaren eta edukieraren arabera kalkulatuko dira:

Erabiltzaile bakoitzaren eskura jarritako errefusaren-                 
tzako 360 litroko edukiontzi bakoitzeko ..............       839,28

Erabiltzaile bakoitzaren eskura jarritako errefusaren-                 
tzako 1.000 litroko edukiontzi bakoitzeko ..........    1.119,04

Errefusa-edukiontzirik ez duten erabiltzaileak baina.
Sasieta Mankomunitateak beste bilketa zerbitzu
batzuk ematen dizkienak: Gutxieneko tarifa .......       839,28

10 langile baino gutxiago duten industria .................       283,50

Legorreta, 2024ko urtarrilaren 9a.—Iñaki Agirre Jauregi, alkatea.            (133)