Aldez aurretik, aurtengo helduen dantza ikastaroak aldaketa bat izango duela adierazi nahi dugu. Egunez aldatu dugu eta beraz, larunbatetan izan beharrean, asteazkenetan izango da, arratsaldeko 19:30etan.
Izena emateko bi aukera dituzue: liburutegian edota emailean. Bietan izen-abizenak eta mugikor zenbakia adieraztea eskertuko genizueke, hasi aurretik izena eman duzuenekin harremanetan jarri ahal izateko.
Izena emateko azken eguna, urtarrilaren 22a izango da eta ikastaroaren lehenengo saioa, otsailaren 1a.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/