Menu

Irrintzi Alai dantza taldea

I. Erromeria eta II. Sagardo Eguna larunbatean

Larunbat honetan, maiatzak 30, I. Erromeria eta II. Sagardo Eguna izango da Legorretan.

18:00etan hasiko da sagardo eguna, Legorretako hiru elkarteek antolatuta: Bilkoin, Aldapa Haundi eta Jo Ta Keak, hain zuzen. Edalontziak hiru euro balioko du, eta pintxoak, berriz, euro bat.

Erromeria, berriz, jarraian hasiko da. Irrintzi Alai dantza taldeak antolatu du, Goierriko I. Erromeri Biraren barnean. Iazko irailean hasita, hilero Goierriko herri batean izan da erromeria, eta Legorretari hil honetan egokitu zaio. Horretarako, ikastaro bat antolatu zen, herritarrek euskal dantzak ikasi eta erromerian parte har dezaten. Jende askok eman zuen izena, eta oso gustura ibili dira.

Hala ere, jakina, herritar guztiok izango dugu parte hartzeko aukera.

Giro ederra izango da dantza eta sagardoaren bueltan; beraz, animatu!

b2ap3_thumbnail_IMG-20150522-WA0016.jpg

 

b2ap3_thumbnail_FB_IMG_1432653002932.jpg

 

 

"BULARREKO MINBIZIAREN PREBENTZIOARI" buruzko hit...
Behin-behineko emaitzen txostena

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu