Legorretako Liburutegiak, COVID-19aren ondorioz sortutako egoera dela-eta, honako hau jakinarazi nahi die herritarrei:
Legorretako Liburutegiak, COVID-19aren ondorioz sortutako egoera dela-eta, honako hau jakinarazi nahi die herritarrei:
Datorren asteartean, hilaren 17an, Jaiak berdintasunean prozesuaren emaitza aurkeztuko du Emagin elkarteak, eta, ondoren, aurtengo Azintzio jaietarako mozorro gaia erabakiko da. 19:00etan izango da bilera, udaletxean.
Ostiral honetan, hilaren 6an izango da Skakeitan taldea Legorretako Herri Antzokian, Nola galdu denbora diskoa aurkezten. 23:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrerak salgai daude jada, herriko kioskoan, 8 euroan. Kontzertu egunean bertan ere erosi ahal izango dira, antzokiko leihatilan, 10 euroan.
Larunbat honetarako, inauteriak antolatu ditu Gazte Piku gazte asanbladak. 13:00ean, poteoa izango da herrian zehar. 13:30etan, buruhandiak aterako dira udaletxetik. Arratsaldean, berriz, desfile musikatua izango da herrian zehar, 18:30etan hasita. Eta kontzertuak izango dira gauean, gaztetxean, bi talde hauekin: Orbelak eta Kuraia Tributo.
Martxoan izango da argazkilaritza digitaleko ikastaroa, 2tik 13ra, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara, Aldaietaren egoitzan. Matrikula doan izango da, baina izena eman behar da, kultur etxean edo posta elektronikoz, kultura.legorreta @ euskalnet.net helbidera dokumentu hau bidalita: Izen-emate-orria-Cebanc
Datorren asteazkenean, hilaren 26an izango da Ipuinaren Ordua egitasmoko aurtengo lehen ipuin kontaketa. Idoia Barandiaran eta Lurdes Gorostegiren eskutik, Ipuinen haria izeneko kontakizuna izango da 4 urtetik 11 urtera bitarteko umeentzat.
Kultur sailak argazkigintza digitaleko ikastaro bat antolatu du Cenbancen eta Aldaieta jubilatu elkartearen laguntzarekin. Ikastaroaren helburua reflex kamera erabiltzen ikastea eta kalitatezko argazkiak egin ahal izatea izango da. Honako gai hauek landuko dira: kamera motak, argazkigintzako nozioak, lenteak, argi sentsoreak, irudiaren edizio esparruak, argazki ukituko teknikak, mugikorraren argazki kamera...
Mendi irteera antolatu du Pikuk kirol klubak igande honetarako. Plazan jarri dute abiatzeko ordua, 09:30etan. Herri inguruetan ibiltzea da asmoa: 10 kilometroko ibilaldia izango da, 500 metroko igoerarekin.
Larunbatean izan zen talo jana, Ugarotarrak guraso elkarteak antolatuta. Gurasoekin batera, hainbat herritar aritu ziren lanean.
Larunbat honetan, hilaren 8an, talo jana izango da, Ugarotarrak guraso elkarteak antolatuta. 18:30etan hasiko da, frontoian.