Menu

kultura-euskara-kirola-gazteria

1.436 euro bildu dira elkartasunezko talo festan

1.436 euro bildu dira elkartasunezko talo festan

Larunbatean, elkartasunezko talo festan, 1.436 euro bildu ziren guztira. 362 talo bete eta 36 talo huts saldu ziren. Gazta, menbrillo eta intxaurren pisua, berriz, Naiara Urrutiak asmatu zuen. Arrakasta handia izan zuen jaiak.

Eskerrik asko, beraz, lanean aritu zineten guztioi, Ugarotarrak guraso elkarteari eta norbanako gisa parte hartu zenuten guztioi, eta taloa jatera joan zineten guztioi ere bai!

Bildutako dirua garapen bidean dagoen herrialderen bateko proiektu batera bideratuko da, eta udaberrian jarriko da martxan aukeraketa egiteko prozesua.

Konpostaren prozesua amaitzeko etxolaren funtziona...
Herrigintza-Hirigintza lantaldearen bilera asteazk...

Sartu