Abenduaren 3a, Euskararen Eguna

Bihar, Euskararen Eguna izanik, aurten egindako lana plazaratuko du eLeguneak, euskararen Legorretako eragin guneak. Horretarako, ekintza batzuk antolatu ditu iluntzerako.

18:30etan, haurrentzako jolasak izango dira. 19:00etan, manifestu bat irakurriko da, eLeguneak aurten izan duen ibilbidea aurkezteko, eta gero bideo emanalditxo bat izango da.

Zatoz zu ere!