Menu

kultura-euskara-kirola-gazteria

Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroak diruz laguntzeko deialdia

Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroak diruz laguntzeko deialdia

Legorretako Udalak herrian euskara sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak emateko oinarriak zehaztu ditu. Oinarri horien helburua da udalak euskara arloan kudeatzen dituen hainbat programaren bidez diru-laguntzak emateko oinarriak arautzea. Horretarako deialdia egin da, eta 2016-2017ko ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa bukatu duten Legorretako herritarrentzako diru-laguntzak emateko baldintzak arautu dira.

Eskaria egiteko epea: urriak 31. Dokumentu hau (eskabidea.docx) bete, eta udal bulegoetan aurkeztu beharko da.

Hona hemen informazio xehegoa:

1. artikulua. Xedea.

Deialdi honen xedea da 2016-17ko ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa bukatu duten Legorretako herritarrentzako diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.

2. artikulua. Jasotzaileak.

Legorretako udalerrian erroldaturik dauden pertsona fisikoek eska ditzakete oinarri hauen bidez arautzen diren diru-laguntzak.

3. artikulua. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Diru-laguntzak jasotzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

- Legorretan erroldaturik egotea.

- lkastaroak euskaraz eta Eusko Jaurlaritzak homologatua izan behar du.

- lkastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta araututako gehienezko epearen barruan titulua lortzea.

- Beste edozein administrazio edo erakundetatik (publiko nahiz pribatua, nazio mailakoa nahiz nazioartekoa) diru-laguntzarik ez jasotzea; eta halakorik jaso bada, organo emaileari jakinaraztea.

- Emakidaren ebazpena idatzi baino lehen, zerga ordainkizunetan eta Gizarte Segurantzaren aurrean egunean dagoela egiaztatzea. Baldintza hori Udalak berak egiaztatuko du.

4. artikulua. Aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabide ereduarekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko ditu eskatzaileak:

a) Nortasun Agiriaren fotokopia.

b)  Aisialdi  eskolak eginiko ziurtagiria, non egiaztatuko den: eskatzaileak ikastaroa  gauzatu  duela  eta alderdi teorikoa gainditu duela; ordaindutako matrikularen zenbatekoa; ikastaroaren homologazioa eta zein hizkuntzatan egin den ikastaroa.

Araututako epearen barruan titulua lortu ezean, itzuli egin beharko zaio Udalari jasotako diru-laguntza.

* Erroldatze-agiria eta Udalarekin  zorrik ez izanaren agiria ez da aurkeztu behar izango. Udal administrazioak bere gain hartzen ditu horiek egiaztatzeko egin beharreko gestioak.

5. artikulua. Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.

Urtero, aurreko urteko irailaren 1a eta urte horretako abuztuaren 31 bitartean hasi eta bukatutako ikastaroak lagunduko dira.

Dagokion ikastaroa bukatu eta hurrengo hamabost egunen barruan aurkeztu beharko du interesatuak eskaera. Beranduenez urriaren 31n.

Eskaerak aurrez aurre aurkez daitezke Udal Bulegoan (Kale Nagusia, 12), 09:00etatik 13:00era bitartean, edota Internet bidez www.legorreta.eus webguneko zerbitzu telematikoen bidez.

6. artikulua. Diru-laguntzaren zenbatekoa eta aurrekontua.

Hauek izango dira banatuko diren diru-laguntzak:

-Begirale ikastaroa: matrikularen %30a, gehienez ere 150 euro.

-Zuzendari ikastaroa: matrikularen %30a, gehienez ere 150 euro.

Programa honetara bideratutako diru-laguntzen zenbatekoa gehienez 1.500,00 € da, eta 1.0000.480.01.335.00.2017 diru-partidatik bideratuko da.

Eskaera guztiak  jaso ondoren, eskatzaileei  dagokien diru-laguntzaren  %100 ordainduta  horretara iristeko adinako krediturik ez balego, dagoen diru-kopurua proportzionalki banatuko da.

7. artikulua. Prozedura eta diru-laguntza ordaintzea.

1.  Eskaerak ezarritako epean jasoko dira.

2. Udal teknikariek, eskariak ebaluatu ondoren, ebazpen proposamen bat egingo dute.

3.  Jarraian, ebazpen proposamena interesatuari jakinaraziko zaio, eta 1O eguneko epea izango du alegazioak aurkezteko.

4. Ondoren, Alkateak ebatziko du. Ebazpena eta zerrendak www.legorreta.eus webgunean argitaratuko dira.

lkastaroa amaituta, diru-laguntzen behin betiko ebazpena emanda, diru-laguntza ordainketa bakarrean kitatuko da banku transferentzia bidez. Betiere, ez badu ikastaro beragatik diru-laguntzarik jasotzen beste erakunde batetik.

Hori guztia argitaratzen da Erregimen Lokaleko Oinarriak arautzen ituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako.

Erabaki honen aurka, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Sailean, Bilbon, honako  hau  Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita bi hilabeteko epean.

Horrez gain, agindu horretan adierazitakoari jarraikiz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu aurretik berraztertzeko errekurtsoa jartzeko eskubidea izango dute doakienek nahi izanez gero, Udalbatzarrean, aipatutako  erabakiak  eta  ordenantza Gipuzkoako  Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita hilabeteko epean.

 

Udalekuetako haur eta begiraleek #IrrizBlaiJaia eg...
Maialen Alkorta eta Maritxu Bidekieta izan dira sa...

Sartu