Menu

kultura-euskara-kirola-gazteria

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Legorretan Euskara indartzeko Elkargunea aurkeztu da

Legorretan Euskara indartzeko Elkargunea aurkeztu da

Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, aurkeztu zen Legorretan Euskararen Elkargunea. Herriko eragileek eta elkarteek osatu dute, eta bakoitzetik ordezkari bana da talde bateratuko kide. Aurkezpenean adostutako adierazpena irakurri zen Livia Zelujec (AEKko ikaslea), Urko Urtaza (Bilkoin) eta Mari Carmen Plazaolaren (Aldaieta Jubilatuen Elkartea)eskutik.  Euskara, hizkuntzaren erabilera, ohiturak eta komunikazioa izango dira hizpide. Oraingoz 16 lagunek osatu dute elkargunea, baina irekita dago edonork parte hartzera gonbidatuz.

Urtean lau bilkura egiteko konpromisoa hartu dute kideek. Hitz egindakoa eta erabakitakoa, ordezkari bakoitzak bere elkartean azalduko du, hark gauza ditzan. Aurki, 2015eko zereginak eta helburuak zehaztuko ditu taldeak. Izena ere ez da behin betikoa, eta proposamenak egin litezke. Herri ekimenetik ateratako gizarte mugimendu gisa izendatu dute dinamika.

Bestetik, Legorretako Udalak ere euskararen ordenantza onartu du. Batetik, barne funtzionamenduan “lan hizkuntza” euskara izan dadin beharrezko neurriak jarriko ditu araudiak. Bestetik, udalaren komunikazio hizkuntza, nola herritarrekin, hala egiten dituen agerraldi edo ekitaldietan, lehentasunezko gisa euskara izango da. Udalarekin harremana euskaraz nahi duten herritarrekin errolda bat osatuko du.

 

Manifestua

 Legorretan, 2014ko abenduaren 3an.

2015eko UDAL AURREKONTUEN aurkezpena
HITZALDIAK: Errefusa murriztuz

Sartu