Menu

kultura-euskara-kirola-gazteria

Udalekuetako haur eta begiraleek #IrrizBlaiJaia egingo dute bihar, Oiangun

Udalekuetako haur eta begiraleek #IrrizBlaiJaia egingo dute bihar, Oiangun

Ekainaren 26an hasi ziren udaleku irekiak, eta uztailaren 28ra bitarte, bost astez 112 haur eta 9 begirale goizero elkartzen dira hainbat ekintza, jolas eta irteera egiteko.

 

Aurtengoan, ordea, bada beste berezitasun bat. Udalekuak Irrizblai aisialdi taldearen eta Udalaren arteko lankidetzaren bitartez kudeatzen ari dira. Irrizblai, euskal kulturgintza eta aisialdia uztartuko dituen Goierri mailako aisialdirako elkartea da, irabazi asmorik gabekoa. 

 

Legorretan ez ezik, Arama-Altzagan, Itsasondon eta Olaberrian ere Irrizblai taldea ari da udalekuak kudeatzen, eta bihar, uztailak 21, herri horien arteko topaketa egingo da Oiangun. Legorretatik autobusez joango dira.

 

b2ap3_thumbnail_20017553_669274129937793_6465826275895682097_o.jpg

 

 

b2ap3_thumbnail_35768932961_086de7f8ac_o-1.jpg

 

Udalekuak amaitu eta gero ere, aisialdian lanean jarraitzeko nahia du taldeak. Legorretari dagokionez, nabari da aisialdirako dagoen interesa. Lehen begirale bilerara 12 gazte joan ziren, eta horrek etorkizunera begira aisialdiaren inguruan lan egiteko aukerak irekitzen ditu.

 

Ondo dakigunez, herri bizia da gurea, eta, udalekuak aitzakia hartuta, Irrizblaiko kideen laguntzarekin eta aisialdian interesa duten herritarrekin batera, aisialdiko eskaintza osatu eta indartuz joatea da asmoa. Guraso, haur zein begiraleak barne-bilduko dituen proiektua osatzeko aukera polita litzateke, eta horretan saiatuko gara irailetik aurrera.

 

Eskualdean, helburu hauek lantzen segituko dugu:

 

  1. Goierriko aisialdiaren eskaintza osatu eta zabaltzea bere ikuspegirik zabalenean. Herriz herri Irrizblairen proiektua ezagutarazi eta zabaltzeko lana egitea, eta, epe luzera begira, aisialdi taldean parte hartzen duten haurrak euren herrietan bertako etorkizuneko begirale izatea litzateke xedea; haur eta gazteen arteko gurpila sortzea alegia.

  1. Goierriko aisialdiko sarea sortzea: Ordizian sortutako taldea den arren, inguruko herrietako gazteak ere badira taldean eta herri ezberdinen arteko harremanak eginez, eskualde mailako ekintzak antolatzea.

  1. Eskualdean aisialdian interesa izan dezaketen gazteak trebatzea. Aisialdiko Begirale Ikastaroa Ordizian ateratzeko aukera ematen da Urtxintxa elkartearekin elkarlanean eta Legorretako Udalak diru-laguntza eskaintzen die trebakuntza hau jaso nahi duten herritarrei.

Irrizblai aisialdi taldea

Informazio batzarra izango da ostegunean, herritar...
Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroak diruz...

Sartu