
Kontzertua izango da ostiral honetan Herri Antzokian, Liher taldearekin, 22:30etan hasita. Sarrerak 5 euro balioko du, eta momentuan bertan salduko dira.
Kontzertua izango da ostiral honetan Herri Antzokian, Liher taldearekin, 22:30etan hasita. Sarrerak 5 euro balioko du, eta momentuan bertan salduko dira.
Asteazkenean izango da Ipuinaren Ordua egitasmoko aurtengo bigarren ipuin kontaketa, berdintasunari lotua: Berdintasuna maite dugulako, Ines Bengoarekin.
Ordiziako Musika Eskolarekin gorabehera batzuk izan ditu udalak, ordainketa modua dela eta. Gaur egungo egoera zein den azaltzeko eta etorkizuneko bideak zein izan behar lukeen adosteko, bilera bat izango da gaur, 18:30etan, udaletxeko areto nagusian. Gaur egungo ikasleen gurasoak ez ezik, gonbidatuta daude etorkizunean parte hartu nahiko luketenak ere.
Larunbatean izango da aurten talo jana, Ugarotarrak guraso elkartearen eskutik. 18:30etan hasiko da, frontoian. Ohi bezala, bildutako dirua garapen bidean den herrialde baterako izango da.
22:30etan hasita, kontzertua izango da ostiralean, Herri Antzokian. Bullet Proof Lovers taldea izango da oraingoan oholtza gainean. Nuevo Catecismo Católico, Brigada Criminal eta Txorlitohead taldeetako kide ohiak Kurt Baker estatubatuarrarekin elkartu ziren talde hau osatzeko. Hard melodikoa eta power popa dituzte oinarrian.
Neguko egitarauko bigarren kontzertua izango da ostiralean, Herri Antzokian, 22:30etan hasita. Ze Esatek talde euskalduna eta Septimo A talde katalana izango dira antzokiko oholtzan. Sarrerak antzokian bertan egongo dira salgai, kontzertu aurretik.
Igande eguerdian, Santa Ageda bezperan, herriko kaleetan kantari ibiliko dira Elekun abesbatzako kideak. 13:00ean elkartuko dira, udaletxe aurrean. Herriko kaleak alaitu eta gero, sagardotegian bazkalduko dute.
Lau kontzertu izango dira aurtengo neguan Legorretako Herri Antzokian. Bihar izango da lehena, Fumut lazkaotarrekin eta Sofa zarauztarrekin. Kontzertuak izango dira oraingoan, baina kultur ekitaldi zabalak izango dira aurrerantzean.
Abenduaren 31n, Urtezahar egunez, San Silvestre krosa izango da herrian, ohi bezala. Eguerdiko hamabietan hasiko da. Izen-ematea doakoa izango da, egunean bertan, 10:45etik 11:45era.
Larunbatean, hilaren 30ean, ume jolasak izango dira plazan, Gaztepiku gazte asanbladaren eskutik. Arratsaldeko bostetan hasiko dira.
Bihar, asteazkena, zirku tailerra izango da 12 urtetik 16 urtera bitarteko gaztetxoentzat, frontoian.