Menu

kultura-euskara-kirola-gazteria

nor gara / quiénes somos

KULTURA, EUSKARA, KIROLA ETA GAZTERIA
Arduraduna: Iñigo Lasa

Legorretako udaleko kultur, kirol eta euskara lan taldearen zeregina herrian eta herriko kultur, kirol eta euskara bultzatzea, sustatzea eta zabaltzea da. Lan talde honen ahaleginik nagusiena kultur dinamizazioak eramaten du, baina kirol nola euskara...

nor gara / quiénes somos

KULTURA, EUSKARA, KIROLA ETA GAZTERIA
Arduraduna: Iñigo Lasa

Legorretako udaleko kultur, kirol eta euskara lan taldearen zeregina herrian eta herriko kultur, kirol eta euskara bultzatzea, sustatzea eta zabaltzea da. Lan talde honen ahaleginik nagusiena kultur dinamizazioak eramaten du, baina kirol nola euskara arloko zenbait kudeaketa ere ohikotasunez garatzen dira.

Kirol arloan egiten diren ahaleginak honako hauek dira nagusiki: eskola kirola sustatzea, herrian kirol proba desberdinak antolatzea (atletismo erakustaldia, txirrindulari lasterketa, krossak, herri kirol erakustaldia, …), areto futbol taldeak laguntzea, … Dena den, Gazte-Piku Gazte Asanbladak kirol arloan txapelketa asko antolatzen ditu, pilota, futbola, txirrindulari igoera, …

Euskarari dagokionez, udalak euskara ikasteko dirulaguntzak banatzen ditu eta euskara ikasteko taldeak ere izan dira joan den ikasturterarte. Horretaz gain, Siadeco enpresarekin batera 2013-14 urteetan EBPN plana garatzeko konpromezua hartua du.

Kultur arloari dagokionez, urte osoan liburutegi zerbitzua eskaintzen da egunean hiru orduz. Liburutegian bertan lau ordenagailuz osatutako KZgunea ere zabalik dago. Musika eskola bat ere bada Ordiziako Musika Eskolaren zuzendaritzapean dagoena. Horretaz gain, badira urtero errepikatzen diren kultur ekintza nagusiak, hala nola, Dantzari Txiki Eguna, Herri Jaiak, Antzerki Topaketak, San Juan bezpera, Udaleku Irekiak, Kultur Astea, Gazte Festak, Ikastaro desberdinak (Pilates, Pintura, …), haurrentzako zinema emanaldiak, gabon inguruko ospakizunak, …

Amaitzeko aipatu, Legorretan badirela formato txikiagoko kultur ekintza anitz, esate baterako, Santa Ageda, Judo Emanaldia, Abesbatzaren emanaldiak, Ihauteriak, musika eskolaren kontzertua, jubilatu eguna, ludoteka zerbitzua, dantza emanaldiak, Santa Zezilia, Talo Festa, San Tomas, …


CULTURA, EUSKERA, DEPORTE Y JUVENTUD
Coordinador: Iñigo Lasa

La función del grupo de trabajo de cultura, deporte y euskara del ayuntamiento de Legorreta es el impulsar, promover y divulgar la cultura, el deporte y el euskara del pueblo y en el pueblo. La mayor parte del esfuerzo de este grupo de trabajo se concentra en la dinamización cultural, pero también se desarrollan habitualmente diversas gestiones tanto en el ámbito deportivo como en el euskera.

Los trabajos que habitualmente se desarrollan en el ámbito deportivo preferentemente son los siguientes: promover el deporte escolar, organizar en el municipio diversas competiciones deportivas (exhibición atlética, carrera ciclista, crosses, exhibición de deporte rural, …), colaborar con los equipos de futbol sala, … De todas formas, la Asamblea de Jóvenes Gazte-Piku organiza numerosas competiciones en el ámbito deportivo, pelota, futbol, subida ciclista, …

En lo concerniente al euskera, el ayuntamiento destina subvenciones para el aprendizaje del euskera y también se han formado grupos para aprender euskera hasta el pasado curso. Además, ha adoptado el compromiso de desarrollar el plan EBPN con la empresa Siadeco los años 2013-14.

En lo que concierne al ámbito cultural, durante todo el año se ofrece el servicio de biblioteca tres horas al día. En la propia biblioteca existe el servicio Kzgunea con cuatro ordenadores. También existe una escuela de música dependiente de  la escuela de música de Ordizia. Además de estas, existen ciertas actividades culturales principales que se repiten todos los años, tales como, Día del Dantzari Txiki, Fiestas Patronales, Encuentros de Teatrales, víspera de San Juan, Colonias Abiertas, Semana Cultural,  Fiesta de la Juventud, diversos cursos (Pilates, Pintura, …), cine para jóvenes, celebraciones en torno a la navidad, …

Para finalizar decir que en Legorreta existen numerosas actividades culturales de menor formato, por ejemplo, Santa Agueda, Exhibición de Judo, actuaciones de la Coral, Carnavales, concierto de la escuela de música, día del jubilado, servicio de ludoteca, exhibiciones de baile, Santa Cecilia, Fiesta del Talo, Santo Tomas, …

More
Aza
16

Ipuin kontalaria 3 urtetik 8 urtera bitarteko umeentzat

Asteazkenean, 17:00etan, ipuin kontalaria izango da liburutegian, Oskar Estanga eta Hodei Unzuetaren eskutik. Gidoia Enkarni Genuak idatzia da. 'Hor konpon, marianton' izena du saioak, eta 3 urtetik 8 urtera bitarteko umeentzat izango da.

Jarraitu irakurtzen
  1833 Ikustaldiak
1833 Ikustaldiak
Urr
08

Mendi ibilaldia larunbatean

Hip Hip Urri egitasmoaren barruan, mendi ibilaldia izango da larunbatean, Legorretatik Itsasondora. Goizeko hamarretan izango da irteera, herriko plazatik. Altzagaraten hamaiketakoa izango da, eta Itsasondora iritsitakoan bazkaria. Janaria norberak eraman beharko du. Oinez ibiltzeko zailtasunak dituena autoz igo daiteke Altzagaratera, eta ondoren Itsasondora jaitsi.

Jarraitu irakurtzen
  2342 Ikustaldiak
2342 Ikustaldiak
Ira
07

Euskara eta pilates ikastaroak

 

Jarraitu irakurtzen
  2458 Ikustaldiak
2458 Ikustaldiak
Ira
04

400. urteurrenaren inguruko bilera

Datorren astelehenean izango da 400. urteurrenaren inguruko bilera, iluntzeko zazpietan, udaletxeko batzar aretoan.

Jarraitu irakurtzen
  1138 Ikustaldiak
1138 Ikustaldiak
Uzt
15

Abian dira herri zinema eraberritzeko lanak

Herritarrekin parte-hartze prozesu bat egin ondoren, martxan dira herri zinema eraberritzeko lanak. Iaz egin zen prozesu hori, Gipuzkoako Foru Aldundiko ITTEN Herriekin Lan Egiten sozietate publikoarekin.

Jarraitu irakurtzen
  2679 Ikustaldiak
2679 Ikustaldiak
Uzt
10

Liburua salgai

'Orratzak baino hariak luzeago behar du izan' liburua aurkeztuta, salgai jarri da jada.
Herriko kioskoan egongo da eskuragarri; liburua ez ezik, baita doikumentala ere ('Hurrengo geltokia').

Jarraitu irakurtzen
  1322 Ikustaldiak
1322 Ikustaldiak
Uzt
06

"Orratzak baino hariak luzeago behar du izan" liburuaren aurkezpena

Datorren ostegunean, hilak 9, Orratzak baino hariak luzeago behar du izan liburuaren aurkezpena izango da udaletxean, 19:00etan. Legorretako Oroimen Historikoaren lantaldeak orain dela bi urte hasitako ibilbideari amaiera ematen dion dokumentu idatzia jorratu du. Denera bi lan egin dituzte: lehena, Hurrengo geltokia dokumentala, apirilean aurkeztu zena, eta bigarrena, orain argitaratu den liburua. Frankismoaren eragina eta bereziki errepublikaren alde gerran aritu zirenen historia berreskuratu dute. Horrez gain, liburu honetan, 1960-1978 bitartean indar armatuen esku zigortuak eta torturatuak izan zirenen izen zerrenda osatzen saiatu dira.

Jarraitu irakurtzen
  3591 Ikustaldiak
3591 Ikustaldiak
Eka
01

Hitzaldia: Errepublika eta altxamendu militarra Legorretan

Hizlaria: Mikel Gerriko Urretabizkaia

Jarraitu irakurtzen
  3249 Ikustaldiak
3249 Ikustaldiak
Mai
13

ELe-gunea, Euskararen Legorretako Eragin Gunea

Zer da eLe-gunea?

ELe-gunea, Euskararen Legorretako Eragin Gunea, herri ekimenetk sortutako euskararen aldeko gizarte-mugimendu edo taldea da.

Jarraitu irakurtzen
  3079 Ikustaldiak
3079 Ikustaldiak
Mai
13

“UGARO IKASTETXEKO URTEURRENA OSPATZEKO BAZKARIA”

Ugaro Ikastetxeak, 25. urteurrena ospatuko du ekainaren 13an. Hori dela eta, “Ate irekien eguna " eta herri bazkari bat antolatzea pentsatu dugu.Bazkarirako, ezinbestekoa dugu zenbat izango garen jakitea. EPEA MAIATZAREN 15 DA!

Jarraitu irakurtzen
  3271 Ikustaldiak
3271 Ikustaldiak
Mai
08

2015 Legorretako Azintzio 2015 Jaien Egitaraua!!

Egitaraua PDF formatuan

Jarraitu irakurtzen
  2235 Ikustaldiak
2235 Ikustaldiak
Mai
08

LARUNBATA, MAIATZAK 9

JUDO ETA KARATEA

Jarraitu irakurtzen
  1263 Ikustaldiak
1263 Ikustaldiak

Sartu