Aurtengo azintzioak antolatzen segitzeko bilera izango da ostegunean, 19:30etan, udaletxean. Denon artean festa aberatsagoak antolatuko ditugunez, gonbidatuta zaudete!
Aurtengo azintzioak antolatzen segitzeko bilera izango da ostegunean, 19:30etan, udaletxean. Denon artean festa aberatsagoak antolatuko ditugunez, gonbidatuta zaudete!
Ipuin kontaketa izango da datorren asteazkenean, hilaren 27an. Arratsaldeko seietan, kultur etxean, Ana Apikarekin. Emakumeak = kontatzen du titulua, eta neskak izango dira ipuinetako protagonistak. Martxo moreko ekitaldien barnean antolatu da.
2019ko Legorretako Herri Jai Egitaraurako Portada Lehiaketa:
1. Lehiaketa honetan edozein legorretarrek har dezake parte.
2. Kartelak karratuak eta tamaina librekoak izango dira. Informatika euskarrian (Pendrive edo Cdan) aurkeztu ahal izango da kartela edo paperean inprimatua.
3. Formatuak, nahitaez karratua izan behar du.
4. Teknika librea izango da.
5. Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute: LEGORRETAKO AZINTZIO JAIAK 2019.
6. Jai horren ezaugarriren bat, irudiren bat edo lemaren bat jaso eta adierazi beharko da.
7. Ez da hizkuntza eta irudi sexistarik onartuko. Genero berdintasuna ikusarazi edo sustatzen duten irudiak positiboki baloratuko dira.
8. Irabazleak Legorretako Aulia Sagardotegian bi lagunentzako afaria jasoko du.
9. Aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.
10. Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Hau euskara hutsezkoa izango da.
Horrekin batera, gutun-azal itxi batean lema bera eta egilearen datuak adieraziko dira.
11. Kartelak 2019ko martxoaren 29ko 14:00ak baino lehen, legorretako Udalera edo Kultur Etxera eraman behar dira. E-mailez ere aurkeztu ahal izango dira: kultura.legorreta @ euskalnet.net
12. Herritarren bozketaren bidez aukeratuko da kartelik onena.
13. Saritzen den lana Udalaren esku geldituko da eta jaietako egitarauaren azalean agertuko da.
14. Saritu gabe geratu diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta 15 eguneko epean jaso ahal izango dira Legorretako Kultur Etxean.
15. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.
Usurbildik Arantzarako ibilbidea egingo du Salto udalekuak ekainaren 26tik 30era, 14 eta 18 urteko gazteekin. Udalekuak aurkezteko bilera izango da gaur, asteartea, hilak 12, 18:00etan, Legorretako udaletxean.
Otsailaren 16-17ko asteburuan izan zen Andoaingo XIV. piano jaialdia. Legorretako ikasleek II. ediziotik parte hartzen dute, eta aurten ere izan da ordezkaritza bat:
Antzokiko egitaraua aurrez iragarri baino beteagoa izango da neguan: kontzertu bat eta antzezlan bat gehiago, hain zuzen.
Ipuin kontaketa izango da asteazkenean, 18:00etan, kultur etxean. Amaia Elizagoienek Txanpon baten truke ipuin kontaketa musikatua eskainiko du.
Datorren astelehenean, hilaren 25ean, Korrika antolatzen segitzeko bilera izango da, Korrika batzordeak deituta: 18:30etan, Herri Antzokian.
Datorren ostegunean, hilaren 21ean izango da aurtengo Azintzio jaiak antolatzen hasteko lehen bilera. 19:30etan, udaletxean. Animatu!!!
Otsailaren 24an izango da kontzertua, igandearekin, 18:30etan. Herri Antzokia bete egingo da! Milesker denoi eta Satto!
Apirilaren 4tik 14ra izango da 21. Korrika, eta, herriko ekintzak antolatzen hasteko, bilera izango da gaur, 18:30etan, Herri Antzokian.