Menu

kultura-euskara-kirola-gazteria

nor gara / quiénes somos

KULTURA, EUSKARA, KIROLA ETA GAZTERIA
Arduraduna: Iñigo Lasa

Legorretako udaleko kultur, kirol eta euskara lan taldearen zeregina herrian eta herriko kultur, kirol eta euskara bultzatzea, sustatzea eta zabaltzea da. Lan talde honen ahaleginik nagusiena kultur dinamizazioak eramaten du, baina kirol nola euskara...

nor gara / quiénes somos

KULTURA, EUSKARA, KIROLA ETA GAZTERIA
Arduraduna: Iñigo Lasa

Legorretako udaleko kultur, kirol eta euskara lan taldearen zeregina herrian eta herriko kultur, kirol eta euskara bultzatzea, sustatzea eta zabaltzea da. Lan talde honen ahaleginik nagusiena kultur dinamizazioak eramaten du, baina kirol nola euskara arloko zenbait kudeaketa ere ohikotasunez garatzen dira.

Kirol arloan egiten diren ahaleginak honako hauek dira nagusiki: eskola kirola sustatzea, herrian kirol proba desberdinak antolatzea (atletismo erakustaldia, txirrindulari lasterketa, krossak, herri kirol erakustaldia, …), areto futbol taldeak laguntzea, … Dena den, Gazte-Piku Gazte Asanbladak kirol arloan txapelketa asko antolatzen ditu, pilota, futbola, txirrindulari igoera, …

Euskarari dagokionez, udalak euskara ikasteko dirulaguntzak banatzen ditu eta euskara ikasteko taldeak ere izan dira joan den ikasturterarte. Horretaz gain, Siadeco enpresarekin batera 2013-14 urteetan EBPN plana garatzeko konpromezua hartua du.

Kultur arloari dagokionez, urte osoan liburutegi zerbitzua eskaintzen da egunean hiru orduz. Liburutegian bertan lau ordenagailuz osatutako KZgunea ere zabalik dago. Musika eskola bat ere bada Ordiziako Musika Eskolaren zuzendaritzapean dagoena. Horretaz gain, badira urtero errepikatzen diren kultur ekintza nagusiak, hala nola, Dantzari Txiki Eguna, Herri Jaiak, Antzerki Topaketak, San Juan bezpera, Udaleku Irekiak, Kultur Astea, Gazte Festak, Ikastaro desberdinak (Pilates, Pintura, …), haurrentzako zinema emanaldiak, gabon inguruko ospakizunak, …

Amaitzeko aipatu, Legorretan badirela formato txikiagoko kultur ekintza anitz, esate baterako, Santa Ageda, Judo Emanaldia, Abesbatzaren emanaldiak, Ihauteriak, musika eskolaren kontzertua, jubilatu eguna, ludoteka zerbitzua, dantza emanaldiak, Santa Zezilia, Talo Festa, San Tomas, …


CULTURA, EUSKERA, DEPORTE Y JUVENTUD
Coordinador: Iñigo Lasa

La función del grupo de trabajo de cultura, deporte y euskara del ayuntamiento de Legorreta es el impulsar, promover y divulgar la cultura, el deporte y el euskara del pueblo y en el pueblo. La mayor parte del esfuerzo de este grupo de trabajo se concentra en la dinamización cultural, pero también se desarrollan habitualmente diversas gestiones tanto en el ámbito deportivo como en el euskera.

Los trabajos que habitualmente se desarrollan en el ámbito deportivo preferentemente son los siguientes: promover el deporte escolar, organizar en el municipio diversas competiciones deportivas (exhibición atlética, carrera ciclista, crosses, exhibición de deporte rural, …), colaborar con los equipos de futbol sala, … De todas formas, la Asamblea de Jóvenes Gazte-Piku organiza numerosas competiciones en el ámbito deportivo, pelota, futbol, subida ciclista, …

En lo concerniente al euskera, el ayuntamiento destina subvenciones para el aprendizaje del euskera y también se han formado grupos para aprender euskera hasta el pasado curso. Además, ha adoptado el compromiso de desarrollar el plan EBPN con la empresa Siadeco los años 2013-14.

En lo que concierne al ámbito cultural, durante todo el año se ofrece el servicio de biblioteca tres horas al día. En la propia biblioteca existe el servicio Kzgunea con cuatro ordenadores. También existe una escuela de música dependiente de  la escuela de música de Ordizia. Además de estas, existen ciertas actividades culturales principales que se repiten todos los años, tales como, Día del Dantzari Txiki, Fiestas Patronales, Encuentros de Teatrales, víspera de San Juan, Colonias Abiertas, Semana Cultural,  Fiesta de la Juventud, diversos cursos (Pilates, Pintura, …), cine para jóvenes, celebraciones en torno a la navidad, …

Para finalizar decir que en Legorreta existen numerosas actividades culturales de menor formato, por ejemplo, Santa Agueda, Exhibición de Judo, actuaciones de la Coral, Carnavales, concierto de la escuela de música, día del jubilado, servicio de ludoteca, exhibiciones de baile, Santa Cecilia, Fiesta del Talo, Santo Tomas, …

More
Api
24

Euskaraldiaren aurkezpena ostegunean

Euskaraldia 2018 4 001

Ostegunean, hilaren 26an, Euskaraldiaren aurkezpena izango da Legorretan, 11 egunez euskaraz bizitzeko ahaleginaren aurkezpena -azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da Euskaraldia-.

Jarraitu irakurtzen
  1412 Ikustaldiak
1412 Ikustaldiak
Api
23

Ipuinaren Ordua izango da asteazkenean

kontukantoi bazirenbehin kartela inprimatzeko 001

Asteazken honetan, udaberriko azken ipuin kontaketa izango da. 18:00etan, Kultur Etxean.

Jarraitu irakurtzen
  947 Ikustaldiak
947 Ikustaldiak
Api
23

Maiatzaren 2ra atzeratuko da ondare naturalaren inguruko bilera

Gaur zen egitekoa ondare naturala berreskuratzen hasteko egitasmoaren inguruko lehen bilera, baina bertan behera geratuko da.

Jarraitu irakurtzen
  868 Ikustaldiak
868 Ikustaldiak
Api
20

Herriko ondare naturala berreskuratzen hasteko proposamena egingo da astelehenean

Ondarea 001

Zein da Legorretaren ondare naturala? Zer landu izan da tradizioz? Sendabelarrak, lihoa, karea...

Jarraitu irakurtzen
  768 Ikustaldiak
768 Ikustaldiak
Api
19

Dantzari Txiki Eguna igandean

Igandean izango da Dantzari Txiki Eguna Legorretan, 11:00etan hasita. Hona hemen egitaraua:

 

Dantzari txiki 18 Kartela 001

Jarraitu irakurtzen
  1977 Ikustaldiak
1977 Ikustaldiak
Api
16

Salgai daude Ruper Ordorika eta EH Sukarraren kontzertuetarako sarrerak

Hilaren 27an izango da Ruper Ordorikaren kontzertua, eta maiatzaren 4an EH Sukarrarena. Udaletxean eta kultur etxean eros daitezke sarrerak, 10 euroan lehenak eta 6 euroan bigarrenak.

Jarraitu irakurtzen
  1217 Ikustaldiak
1217 Ikustaldiak
Api
10

Hiri Galduak eta Libe taldeen kontzertua ostiralean

Libe

Ostiralean izango da udaberriko egitarauko lehen kontzertua Herri Antzokian. Hiri Galduak eta Libe taldeek joko dute, 22:30etan hasita. Sarrerak bost euro balio du, eta aretoan bertan egongo dira salgai, kontzertua hasi aurretik.

Jarraitu irakurtzen
  929 Ikustaldiak
929 Ikustaldiak
Api
10

Apirilaren 27ra arteko epea dago playbackerako izena emateko

Play Back 2018 Izen ematea 001

Hilabete falta da Azintzio jaietarako, eta herritarrak hasiak dira antolaketa lanetan. Playbackean parte hartzeko asmoa izanez gero, aste honetan eskatu behar da entseguetarako lokala, liburutegian.

Jarraitu irakurtzen
  926 Ikustaldiak
926 Ikustaldiak
Api
09

Ostirala izango da antzokirako bonoa eskuratzeko azken eguna

Udaberrian lau kontzertu ikusteko bonoa salgai dago udaletxean eta kultur etxean, 15 euroren truke. Ikasle, langabe eta jubilatuek, berriz, 10 euroan eskura dezakete.

Jarraitu irakurtzen
  1115 Ikustaldiak
1115 Ikustaldiak
Mar
26

Hirugarren kartela izango da festetako egitarauaren azala

hiru

Herritar ugarik eman dute botoa festetako egitaraurako azala aukeratzeko, eta hirugarren kartelak lortu du boto gehien. Nerea Santos Aranburuk egina da, eta 165 boto lortu ditu.

Jarraitu irakurtzen
  993 Ikustaldiak
993 Ikustaldiak
Mar
23

Lau kontzertu eta apustu bertsotu bat izango dira udaberrian Herri Antzokian

IMG 8893

Prest dago udaberrirako egitaraua, bete-betea! Herri Antzokian, oraingoan, lau kontzertu eta bertsoz girotutako apustu bat izango dira. 

Jarraitu irakurtzen
  1081 Ikustaldiak
1081 Ikustaldiak
Mar
22

Mozorro egunerako gaia: 80ko hamarkada

Atzo izan zen Azintzio jaien inguruko hirugarren bilera, eta bertan erabaki zen aurtengo mozorro egunerako gaia: 80ko hamarkada.

Jarraitu irakurtzen
  805 Ikustaldiak
805 Ikustaldiak

Sartu