Asteartean, otsailaren 19an izango da aurtengo lehen odol ematea, Herri Antzokian. Goiz eta arratsaldez izango da odola emateko aukera. Goizez, 10:00etatik 12:30etara, eta, arratsaldez, 17:00etatik 20:30etara.
Asteartean, ekainaren 19an izango da aurtengo bigarren odol ematea, Herri Antzokian. Azkenaldian bezala, goiz eta arratsaldez izango da odola emateko aukera. Goizez, 10:00etatik 12:30etara, eta, arratsaldez, 17:00etatik 20:30etara.
Odola emateak hiru bizitza salbatzen edo hobetzen laguntzen du; 24 ordura, emandako odola aztertu egiten da, eta hiru osagai nagusitan banatzen da.
Atzo izan zen urteko lehen odol ematea, eta 103 herritar joan ziren bertara. Horietatik, 98k eman zuten, eta lau berriak izan ziren. Beti izaten da emaile berriren bat; beraz, horrek esan nahi du emaileen taldea handitzen ari dela.
Olaberrian izan zen, larunbatean, intsignia eta dominen banaketa, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta. Goierri eskualdeko herriak izan ziren bertan, eta Legorretatik ere izan zen ordezkaritza bat.
Horietatik 100 lagunek eman dute odola. Sei emaile berri izan dira, eta seiek eman dute. Urteko hirugarren odol-ematea izan da, eta, urteko datu guztiak kontuan hartuta, 288 odol-emate izan dira, eta hamazazpi emaile berri.
Asteartean izango da aurtengo hirugarren odol ematea, hilaren 18an, Herri Antzokian. Goizez, 10:00etatik 12:30etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:30etara.