Menu

Odol emaileen elkartea

Boluntariotzaren Saria jaso du Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak

Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero banatzen ditu Boluntariotzaren Sariak. XIX. saria eman du aurten, eta, hain zuzen ere, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteari eman dio.

Berrogeita hamar urte betetzear da elkarte hori. Gipuzkoako 77 elkartek osatzen dute, eta horietan 400 boluntario ari dira lanean. Tartean da Legorretako Odol Emaileen Elkartea ere. Hain justu, elkarte horien lana goraipatu zuen saria jasotzean Sabin Urzelaik, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko lehendakariak.

Martin Garitano ahaldun nagusiaren eskutik jaso zuen Urzelaik saria, eta, hark nabarmendu zuenez, Gipuzkoako boluntariotza datuak "nabarmentzeko modukoak" dira.

Hona hemen sari banaketaren bideoa:

http://www.gipuzkoa.tv/play.php?vid=2946

 

 

 

Elekun Abesbatza, Eguberri bezperan kantari
EUSKAL PRESO ETA IHESLARIEN ALDEKO LEGORRETAKO I. ...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu