Aurtengo bigarren odol ematean, 114 herritar joan dira odola ematera -horietatik zazpi berriak-, eta 108k eman dute. Datu bikaina da Legorretarentzat. Kopuru horretara beste behin bakarrik iritsi gara. Ekainean, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak erronka bat jarri dio bere buruari: hilabetean herrialdean 3.000 odol-emateren langa gainditzea. Legorretarrok ere, beraz, jarri dugu gure alea erronka hori gainditu ahal izateko.