Menu

ongizatea

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Elkartasun azokarako bilketa

Abenduaren 27an izango da aurten elkartasun azoka, eta, horretarako, egun horretan saltzeko materiala eskatu nahi dizuegu. Abenduaren 24ra bitarteko epea dago horretarako. Abenduaren 24an bertan, bilketa berezia egingo da, Olentzeroren etorrerarekin batera.

Udaletxera edo kultur etxera eraman ahalko da materiala: jostailuak, elektrogailuak, musika CDak, jantziak, liburuak...

Aurreko urtean bezala, herritarrek elkartasun azokan bildutako dirua aurrez legorretarrek aurkeztu beharko dituzten proiektuen artean banatuko da. Proposaturiko proiektuak abenduaren 3rako aurkeztu beharko dira, posta elektroniko honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Proposamena egiten duen pertsonaren izena eta proiektuaren izena bidali behar da. Epe hori amaituta, abenduaren 15ean aurkeztuko zaizkie herritarrei, udaletxean.

 

Auzokonposta egiten 26 familia gehiago
Abenduaren 3a, Euskararen Eguna

Sartu