Datorren astean da Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna; honako egitarau hau prestatu du udaleko Berdintasun lantaldeak Egitaraua.pdf.
Martxoak 8:
18:00: Kantu tailerra LH 6 eta DBH 1 eta 2. mailakoentzat, udaletxean.
19:30: Kontzentrazioa, plazan.
20:30: Afaria, Bilkoin elkartean: entsalada, oilaskoa eta pastak (12 euro langileek, 8 langabe eta ikasleek). Eman izena 688-71 59 99 zenbakira whatsapp bat bidalita, helbidera idatzita edo liburutegian bertan. Epea, martxoak 7. Aukera dago norberak etxetik bere afaria eraman eta bertan afaltzeko, baina izena eman behar da kasu horretan ere.
Martxoak 11:
10:00: Autodefentsa feminista tailerra 15-30 urte bitartekoentzat, Kultur Etxean. Eman izena 688-71 59 99 zenbakira whatsapp bat bidalita edo helbidera idatzita. Bihar da azken eguna!
Parte hartu!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/