Menu

ongizatea

Herritar kooperanteentzako beka deialdia

Herritar kooperanteentzako beka deialdia

Argitaratu da Legorretako kooperanteentzat bekak arautzeko deialdia. Ekainaren 13a izango da eskaerak aurkezteko azken eguna, eta hauexek dira oinarriak:

1.  Xedea.

Oinarri hauen xedea Legorretako gazteak beharrik handiena duten herrialdeetan garapeneko lankidetza–ekintzetarako sentiberatzea eta gazteen artean herrialdeen eta kulturen elkartasun-baloreak sustatzea da. Horretarako, aukeratutako herritarrek herrialde horietan zuzenean parte hartzen dute garapeneko lankidetza–ekintzetan GGKE baten bidez gutxienez ere hiru asteko denboraldia eginez, eta horrek bide ematen die egoera tokian ezagutzeko.           

2.  Aurrekontua.

1.0000.480.01.231.00.2017 kontu-sail espezifikoan jasotzen den herritar laguntzaileentzat beka programarentzako diru-laguntzen zenbatekoa 4.000,00 eurokoa da.

3.  Zein gastutarako ematen den diru-laguntza.

Legorretako Udalak jarduera aurrera eraman behar den tokian Gobernuz Kanpoko Erakundeekin harremanetan jartzeko egin behar duten bidaiaren joan-etorri gastuak ordaindu ahal izango ditu, herrialde hartara joateko behar den bisa eta sartzeko edota irteteko zergak barne, eta baita hautatutako parte–hartzaileetako bakoitzaren gaixotasun eta istripuetarako asegurua, ostatu–gastuak eta mantenuarenak ere.

Gehienez 1.000 euroko diru-laguntza onartuko da pertsonako.

4.  Eskatzaileak.

Programa honetan parte hartzeko, herritarrek eskaera egin aurretik gutxienez ere 18 urte beteak izan behar dituzte, gutxienez ere urtebete lehenagotik Legorretan erroldatuta egon behar dute eta ezein GGKErekin lan–harremanik ez dute izan behar.

5.  Hautaketarako irizpideak.

Hautagaiak aukeratzeko orduan hurrengo arloak hartuko dira kontuan:

a)  Jarduera aurrera eraman behar den herrialdeko hizkuntza ezagutzea.

b)  Kasu bakoitzean egokienak diren eskola-agiriak (tituluak) edo lanbide–prestakuntza izatea, edota behar diren espezialitateak ikasten ari direla ziurtatzea.

c)  Lan-egitasmoa. Txostenak euskaraz idatzita egon beharko du, Legorretako Udalak 2015eko maiatzaren 14an onartutako Euskararen Udal Ordenantzari jarraikiz.

d)  Garapenerako lankidetzarekin zerikusia duten eskarmentuak eta ezagutzak izatea.

e)  Gobernuz Kanpoko Erakunderen bateko partaide izatea.

f)  Gazte-elkarte bateko zein gizarte-helburuak dituzten beste erakunderen bateko kide izatea.

g)  Euskaraz jakitea.

h)  Aurreko urteetan programa honetan parte hartu ez duten herritarrek izango dute lehentasuna.

6.  Eskaerak. Agiriak.

Aurkeztu beharreko agiriak:

— Eskaerari dagokion inprimaki ofiziala, behar bezala beteta eta sinatuta.

— NAren fotokopia.

— Curriculum Vitae-a: Laneko bizitzaren txostena (Gizarte Segurantzak emana), agertu nahi diren merituak ziurtatzeko agiriak (agiri bidez ziurtatzen diren merituak bakarrik hartuko dira kontuan).

— Tokiko erakunderen baten abala (ekintza burutu behar den herrialdekoa) delako GGKE hori han burutzen ari den ekintzetan pertsona horrek parte har dezakeela adierazten duena eta lan–egitasmoa edo lagunduko duen ekintzen profila.

— Jarduera burutzeko aurreikusitako gastuen aurrekontu zehatza:

— Bidaiaren gastua: (hegazkina+bisatua+zergak).

— Aseguru-polizaren gastuak.

— Beste gastu batzuk: osasun–, ostatu– eta mantenu–gastuak eta sentiberatze-jarduera antolatzeko gastuak (argazkiak).    

7.  Eskaerak aurkezteko epea.

Oinarri hauetan aurreikusitako diru–laguntzak eskuratzeko eskaerak ekainaren 13ra bitarte egin ahal izango dira.

Eskaerak Legorretako Udaleko alkate-lehendakariari egingo zaizkio, eta udaletxeko bulegoa orokorrean aurkeztu beharko dira 08:30etik 13:30era bitartean, Herri Administrazioen Administrazioko Jardunbide Orokorrari buruzko 2015eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinetan.

Udalak egiaztatuko balu eskatzaileak aurkeztutako agiriak proiektuan azaldutakoak baino gutxiago direla edo osatu gabeak direla, 10 eguneko epea emango dio falta direnak aurkezteko edo osatu gabeak osatzeko. Epe hori amaitzen denean huts horiek zuzendu ez badira, eskaera artxibatu egingo da beste izapiderik egin gabe.

Epez kanpo aurkeztutako eskaerak eta haiekin batera jasotzen diren agiriak, zuzenean artxibatu egingo dira.    

8.  Proposamenak egin eta ebatzi.

Eskatutako agiriak aurkeztu ondoren udal gizarte zerbitzuek txosten bat egingo du jasotako eskaerei buruzko iritziekin eta Alkatetzari aurkeztuko dio hark ebatz dezan. 

Beharrezkoa ikusi ez gero, Batzordeak elkarrizketa bat egin diezaieke eskatzaileei aurkeztutako agiriez informazio gehiago biltzeko.

9.  Pertsona eskatzaileei jakinarazteko epea.

Alkatetzak emandako ebazpena behar bezala jakinaraziko zaie diru–laguntza eskatu duten pertsona guztiei, beranduenera ere eskaerak aurkezteko epea amaitu eta 6 hilabeteko epean.

10.  Diru-laguntza jaso ahal izateko bete beharko diren baldintzak.

Ebazpenean bertan jakinaraziko zaie onuradunei diru-laguntza jaso ahal izateko baldintza hauek bete beharko dituztela:

a)  Esleitutako jarduerak eskatzen duen bizimodura moldatzea.

b)  Jarduera egin behar den Herrialdean, ekintza bukatu arte irautea, gutxienez hiru aste.

c)  Proposatutako denboraldirako istripu eta gaixotasunen aseguru-poliza bat kontratatzea.

d)  Osasunari dagokionez emandako aholku guztiak betetzea.

e)  Eskarmentu-aldia bukatu ondoren, bertan egindako lanaren memoria, irudiz osatua aurkeztea eskatzen da, eta baita ere Legorretan egingo den sentiberatze-jarduera antolatzea Udalak adieraziko duen moduan. Memoria gutxienez ere euskaraz idatzita egon beharko du.

f)  Helburu berdinerako beste laguntzarik jaso ez izana ziurtatzea edo bereziki zer laguntza jaso diren adieraztea.

11.  Ordaintzeko modua.

Ordainketa, gastuen faktura edo agiri originalak aurkeztutakoan egingo da. Agiri hauek diru-laguntza onartu den urteko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira.    

Hegazkina, bisatua eta aseguru-polizaren gastuak, bidaia egin aurretik ordaindu ahal izango dira, baina beste gastu guztiak, aurreko artikuluan ezartzen diren baldintzak bete ondoren ordainduko dira.

12.  Betebeharrak ez betetzea.

Oinarri hauetan aurreikusitako betebeharretakoren bat ez betetzeak erabakia berrikustea ekarriko du eta, hala behar izanez gero, emandako diru–laguntza deuseztatzea, gutxitzea edo itzularaztea.

 

Musika eskolaren emanaldia izango da arratsaldean
Aberia izan da Joxe Iturrioz kale hasieran

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu