Menu

ongizatea

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Janari bilketa

Janari bilketa

Kaixo herritar,

Herritako familia ugari egoera larrian daude, kanpotik jasotako janaria behar dute aurrera ateratzeko. Azken hilabetean janari behar honek muga guztiak apurtu ditu, 400 kiloak gaindituz lehen aldiz.

Hau dela eta herritarroi esfortzu bat eskatu nahi diegu, ea denon artean egoera hobetzea lortzen dugun.

Zer: Esnea, olioa, latak (tomatea, atuna,…), eta gailetak
Noiz: Abenduak 27an, goizeko 11:00-14:00
Non: Herriko plazan, elkartasun azokan
Helburua: 400 kiloak gainditzea

Ziur gaude betiko moduan Legorretako herriak espero bezala erantzungo duela.

Mila esker.

Ongizate lan taldea.

“Kultur Aniztasuna Sukaldean” ekimena
2015eko UDAL AURREKONTUEN aurkezpena

Sartu