'LEGORRETAN HARRO'
SEXU ASKAPENERAKO EGUNA OSPATUKO DA HERRIAN
Ekainaren 28ko nazioarteko egunaren harira, Legorretako Udaleko Berdintasun Taldeak hitzaldi bat eta pelikula baten emanaldia antolatu du ekainaren 27rako.
Bereziki herri txikietan orientazio sexual anitzen inguruan dauden tabuak, erasoak eta zailtasunak hausteko eta ikusarazteko helburuarekin Legorretan Harro eguna ospatzea erabaki da, lehen aldiz.
EGITARAUA: EKAINAK 27, ASTEARTEA
Era berean, Harrotasunaren Astea deitu dugun programan, ekainaren 28an Donostian izango den manifestaziora joateko eta ekainaren 30ean Beasainen amaituko den I.go TRANS zikloan parte hartzeko deia egin dugu.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/