Immigranteen Nazioarteko Eguna da abenduaren 18a, eta, hori dela eta, Gutako bat! Edo bat gehiago? dokumentala proiektatuko da Herri Antzokian, Elkartasun Azokaren osagarri.
Immigranteen Nazioarteko Eguna da abenduaren 18a, eta, hori dela eta, Gutako bat! Edo bat gehiago? dokumentala proiektatuko da Herri Antzokian, Elkartasun Azokaren osagarri.
Igande honetan izango da Elkartasun Azoka, Ongizate lantaldeak antolatuta. Hauexek izango dira elkarte parte hartzaileak: Goiener kooperatiba, Bat Egite, Herriak Elkarlanean, Fiare, Acoes, Ibarrako Misio Taldea, Irrintzi Alai, Aldaieta eta Nisaa Asaada.
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean, kontzentrazioa izango da herriko plazan, 19:00etan. Egun horren harira, beste bi ekintza ere antolatu ditu udaleko Berdintasun taldeak. Bezperan, azaroaren 24an, Te doy mis ojos filma proiektatuko da Herri Antzokian, 21:00etan, eta hurrengo egunean, hilaren 26an, Futbolariak eta printzesak antzezlana izango da, 17:00etan, Herri Antzokian hori ere. 7 eta 13 urte bitarteko umeentzat izango da antzezlana.
Aurten, abenduaren 18an izango da elkartasun azoka; hori dela eta, egun horretan saltzeko materiala eskatu nahi dizuegu.
'Hor konpon marianton' emanaldia zen gaurko aurreikusia, baina antzezleetako batek gaixotu egin dela jakinarazi du, eta bertan behara geratuko da.
Ongizate lantaldearen ekimenez, gizarte zerbitzuen inguruko triptikoa argitaratu du Legorretako Udalak, eta etxez etxe banatu du, herritarrek informazio osoa izan dezaten.
Hilaren 21ean izango da ongizate lantaldearen hurrengo bilera, arratsaldeko zazpietan, udaletxeko areto nagusian.
Euria iragarri dutenez, Corpus eguneko afari meriendarako 3x3ko hamar modulu jarriko dira plazan, herritar guztiek izan dezaten lasai afaltzeko aukera. Arratsaldean, ardo dastaketarako erabiliko dira batzuk, baina gero nahi duenak aukera izango du bertan mahaiak jarri eta afaltzeko.
Aurten beharrik handiena duten herrialdeetan garapeneko lankidetza ekintzetan parte hartu nahi duzue? Ba, oraintxe duzue aukera Legorretako Udalak eskaintzen dituen beketan eskaria egiteko.