LEGORRETAKO HERRITAR ETA ELIZTAR LAGUNTZAILE:
2013 urteko Parrokiaren jarduera ekonomikoaren azalpena duzu txosten hau. Urtean zehar erabili den diruaren argibidea. Lehenik, eskerrak herritar eta eliztar eskuzabal guztioi, zuen laguntzarik gabe ez legoke aurre egiterik Parroki gastuei. 2013 urtean, ere ,diru sarrerak ahulagoak izan dira gastuak baino. Baina, 2012ko urtean Gotzaitegiak bideratu zigun diru laguntzari esker, lortu dugu 2013 urteko urte ekonomikoa osatzea.
Parrokiaren diru sarrerak, mezetan egiten diren diru eskeak eta aurrez izendatutako kuotak dira soilik. Urtetik urtera, bien kopurua gutxitzen dioalarik. Beharrezkoa dugu,diru sarrera horiek mantentzea eliz zerbitzuak bermatzeko.
Gogoratu, Parrokiak eliz zerbitzurik ez duela kobratzen, hiletak, jaunartzeak, bataioak, ezkontzak…
Eliztar, Herritar izan zaitez taldekide solidarioa.
ANIMA ZAITEZ
PARROKIAKO KONTUA/ CUENTA DE LA PARROQUIA: KUTXABANK
2095 5051 79 1066407429
EKONOMIA-2013_20140128-172431_1.pdf
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/