Menu

tramiteak on-line

LEGORRETAKO UDALAK ONARTZEN DITUEN IDENTIFIKAZIO-SISTEMAK
txartelak

ON-LINE egin daitezkeen tramite eta gestioetara sartu ahal izateko, zure identifikazioa beharrezkoa da. Bi identifikazio-sistema onartzen ditugu:

  1. SINADURA DIGITALA DUEN TXARTELA. Oraingoz erabilgarriak dira:
      • IZENPE
      • ONA (Eusko Jaurlaritzaren egoitza, Andia kalea 13, edota KZ-Guneetan eska dezakezu).
      • DNI-e (NAN berritzerakoan ematen dute)

  2. GAKOA ETA PASAHITZA. Banketxe elektronikoan erabiltzen denaren antzekoa. Gakoa eta pasahitza lortzeko nahikoa da orri honen bukaeran aurkituko duzun ESKAERA dokumentua bete eta udaletxean uztea, zure nortasuna egiaztatzen duen dokumentu ofizial batekin (nortasun-agiria, pasaportea, etab.). Derrigorrez zuk zeuk egin beharko duzu tramite hori. Epe laburrean udalak zure gako eta pasahitza helaraziko dizkizu.

 

ERREGISTROA Udalari dokumentu bat igortzea; Eskaerak egitea; Nire izenean dauden sarreren eta irteeren kontsultak
UDAL ERROLDA Nola erroldatu edo erroldatik atera; erroldatze eta elkarbizitzako ziurtagiriak; etxebizitzan bizi direnen kontsulta; azken urteetako errolda-mugimenduen kontsulta
ZERGAK / TASAK Herritarra naiz eta tasa edo zerga bat ordaindu behar dut, enpresa bat naiz eta tasak edo zergak ordaindu beharra daukat, errekurtsuak...

Sartu