Legorretako jubilatuen astearen baitan, Legorretako Gizarte Zerbitzuak antolatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako ‘Zuk jakitea nahi dut…’ egitasmoa aurkeztuko da, udal aretoan, 18:00etan. Foru Aldundiko teknikari batek zuzenduko du, eta ele bitan eskainiko du hitzaldia. Bizitzarako eta praktikan jartzeko garrantzitsuak diren erabakiak hartzeko edonorentzat zuzendutako egitasmoa da, eta baita ere beste pertsonen beharra duten pertsonentzako. Egitasmoaren inguruko informazio gehiago hemen irakurri daiteke.
Aste osoko programazioa hemen dago ikusgai.