Gizarte Zerbitzuak
Gizarte Zerbitzuak herritar guztientzat zuzendutako zerbitzu bat da, eta bi kidez osatua dago: Itsaso Urretagoiena Arruabarrena gizarte langilea eta Elena Ibañez Guridi administrari laguntzailea.
Legorretako Udal Gizarte Zerbitzuak herritar eta elkarte guztien eskura daude, eta helburua herritarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea da. Zerbitzu honen funtzio nagusia herritarrari eskubide eta baliabideei buruz informazioa ematea, eskaerari bide eman dion egoeraren balorazioa egitea, eta kasu bakoitzerako egokienak diren zerbitzu, prestazio eta laguntzetara bideratzea da.