Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
164 korrikalari San Silvestre krosean

164 korrikalari San Silvestre krosean

02 Urtarrila 2017

Abenduaren 31n, hoi bezala, San Silvestre krosa izan zen herrian. Guztira, 164 korrikalarik parte hartu zuten. Sei lasterketa izan ziren, adin taldeka banatuta:

Lehen lasterketa: 2011n eta geroago jaioak. 39 umek parte hartu zuten, eta ez zen saririk izan. Dominak eta goxokiak banatu zitzaizkien denei.

Bigarren lasterketa: 6, 7 eta 8 urte bitarteko haurrak. 36 neska-mutilek parte hartu zuten, eta June Gonzalez Eskitxabel eta Mikel Castillo Chave izan ziren irabazleak.

Hirugarren lasterketa: 9 eta 10 urte bitartekoak. 16 pertsonak parte hartu zuten, eta Ainhoa Aseginolaza Arakistain eta Iker Insausti Latienda izan ziren irabazleak.

Laugarren lasterketa: 11 eta 12 urte bitartekoak. 8 gaztetxo atera ziren, eta Irati Goikoetxea Garciak eta Martin Iraola Meabek irabazi zuten.

Bosgarren lasterketa: 13 eta 14 urte bitartekoak. 8 korrikalarik parte hartu zuten, eta Nagore Garmendia Ugartemendia eta Axier Galan Aranburu izan ziren irabazleak.

Seigarren lasterketa: 15 urtetik gorakoak. 57 korrikalarik parte hartu zuten, eta Arantxa Lasa Agirrek eta Ander Nogales Blazquezek irabazi zuten.

Aurten, lehen aldiz, Pikuk korrikalari taldeak saria eman zien taldeko lehen bazkide emakumezkoari eta gizonezkoari: Ane Mugerza eta Iker Lasa izan ziren sarituak.

Hona hemen helduen lasterketaren bideoa, Youtube kanalean: lehen zatia eta bigarren zatia.

b2ap3_thumbnail_IMG_2582.JPG

Argazkian, azken lasterketako parte hartzaileak.

 

b2ap3_thumbnail_IMG_2624.JPG

Irudian, sarituak eta antolatzaileak.

Hona hemen, helduen lasterketako emaitzak:

b2ap3_thumbnail_IMG_2671.JPG

b2ap3_thumbnail_IMG_2672.JPG