18:30etan botako dute txupinazoa saskibaloiko neskek
28 Maiatza 2019
Gain-gainean dira Azintzio festak! Bihar, asteazkena, 18:30etan botako dute txupinazoa saskibaloi taldeko neskek; udaletxeko balkoira igoko dira Inge Aguado, Maddi Aldasoro, Zuhara Etxabe, Oneka Garmendia, Mahe Lasterra, Irati Larrea, Yara Larrea, Aihen Oiarbide eta Maialen Zunzunegi. Gizonpikua ere prest dago balkoira ateratzeko... eta eguraldi aparta dago iragarria!