Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
"1917" filma, igandean

"1917" filma, igandean

23 Azaroa 2020

Datorren igandean, azaroaren 29an, "1917", Sam Mendes ingles zinema zuzendariaren gerra filma, eskainiko da Herri Antzokian. Pelikula, Frantziako ipar-ekialdean kokatzen da, 1917ko apirilaren 6an eta Lehen Mundu Gerrako gorabeherak kontatzen ditu. Saioa, 18:00etan hasiko da eta bertaratzen direnei hamar minutu lehenago gerturatzea eskatzen zaie. Interesatuek, Balentinen kioskoan edota kultur etxean (kultura . legorreta @ euskalnet . net) eman behar dute izena. Eta, gogoratu antzokian, filmak irauten duen bitarten, ezin dela ez jan ezta edan ere. 

Animatu!