Legorretako Udalak legorretarrek ateratako argazkiekin osatu nahi du datorren urteko egutegia. Argazkiak aurkeztu nahi dituzten herritarrek, azaroaren 12ra arte izango dute horretarako aukera, hauek kultura@legorreta.eus helbidera bidaliz. Parte-hartzaile guztien artean gazta bat eta egutegirako hautatutako argazkien egileen artean bi pertsonentzako otordu bat zozketatuko dira. Parte-hartzeko baldintzak, honakoak dira:
·Argazkia Legorretan ateratakoa izan beharko da.
·Herritar bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
·Argazkiek hazbeteko 300 pixeleko erresoluzioa izan beharko dute eta JPG formatuan aurkeztu beharko dira.
·Argazkiaren tamaina 297x210 milimetrokoa izan beharko da.