Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
65 urtetik gora zoru pelbikoa zaintzen ikasteko tailerra

65 urtetik gora zoru pelbikoa zaintzen ikasteko tailerra

09 Abendua 2025

Bihar, hilak 10, helduaroan dauden emakumeei zuzenduta, zoru pelbikoa zaintzen ikasteko tailerra eskainiko da. Anabel Urkiola fisioterapeutak eta Uxue Castellano emaginak gidatuko duten tailerra, Jubilatuen Elkartean burutuko da arratsaldeko 17:00etan hasita.

Ondorengoak dira tailer honetan landuko diren gaiak:

  • Gure gorputza ezagutzea. Zoru pelbikoaren kontzientzia.
  • Helduaroan sortzen diren aldaketak identifikatzea eta nola hobetu jakitea.
  • Ohiko patologien (gernu infekzioa, prolapsoa, inkontinentzia) ezagutza eta autozainketa.
  • Etapa honetan sortzen diren alterazio ohikoenak; prolapsoak, aluaren lehortzea, desioaren jaitsiera, inkontinentzia ezberdinak. Zer egin dezakegu?
  • Ariketa fisikoaren garrantzia. Praktika.
  • Sexualitatearen eta desioaren berrezagutza.
  • Zoru pelbikoaren zainketa etapa honetan.