9-18 urte bitarteko herritarrekin, herriaren gaineko iritzia emateko saioa
25 Otsaila 2022
Legorretako Udala Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra prestatzen ari da, datozen urteetan zer aldaketa egin zehazteko, eta helburua da Legorretako etorkizuna irudikatzea: etxeak, kaleak, azpiegiturak…
Bide horretan, herritarren lankidetza bilatu nahi du udalak: Legorretako gazte, nerabe eta umeen iritziak jaso nahi ditugu, zer aldatu nahiko luketen jakiteko. Horretarako, herrian zehar ibilbide bat egin nahi dugu, bertatik bertara herriko lekuak ikusiz. Ibilbide horretan, galdera hauei erantzuten saiatuko gara: Gustatzen zaizu Legorreta? Zein leku dituzu kutunenak? Zer leku aldatuko zenuke? Eta orain ez dagoen zer jarriko zenuke Legorretan?