2013an, Ontziratu zaitez kanpaina jarri zen martxan Etxenike arrandegian, eta, bide horri jarraituz, Legorretako beste hiru establezimendu kanpainari gehitu zaizkio. Guztira, beraz, lau parte hartzaile izango dira: Etxenike arrandegia bera, Coviran denda, BIZI belar-denda eta Amatriain denda. OntziratuZaitez.pdf
Kanpaina horren helburua, egunerokoan egiten diren erosketetan, ontzi edo tuperrak erabiltzea eta paper eta plastikozko poltsen erabilpena murriztea da.
Guztien nahia Legorretan ontzi berrerabilgarriak erabiltzen dituzten herritarrak ugaritzea izanik, herritarren eskura jarriko dira dendetan ontziak, 50 zentimoren truke.
Udalaren eta Kutxa Ekogunearen eskutik etxe bakoitzera eskuorri informatibo bat iritsiko da kontsumo jasangarriaren aldeko apustu honek dituen abantailak gogoraraziz eta herritarrak ontziratzera animatuz.
Gainera, tuperra erabiltzeak saria du! Hilero 40 euroko bi erosketa bonu zozketatuko dira erabiltzaileen artean, establezimenduetako bakoitzean 10 euroko erosketa egiteko aukera emanez.
ONTZIRATU ZAITEZ! Erabili eta sariak irabazi!!!



