Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Abizenak euskalduntzeko kanpaina

Abizenak euskalduntzeko kanpaina

01 Apirila 2025

Abizenak euskalduntzeko kanpaina jarri da martxan UEMA eta Legorretako Udalaren eskutik.

Abizenak euskarazko grafiaz jartzeko prozedura sinplea da eta horretarako dokumentu hauek behar dira:

  • Nortasun Agiriaren fotokopia.
  • Jaiotza ziurtagiria. Udaletxean edo bake epaitegian eskatu daiteke.
  • Errolda agiria. Udaletxean eskatu behar da.
  • Familia liburua. Seme-alabarik izanez gero edo ezkonduta egonez gero.

Non egin behar da?

  • Legorretako bake epaitegian.

Noiz egin daiteke?

  • Asteazkenetan: 09:00-14:00.
  • Ostiraletan: 12:00-14:00.