Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Afari herrikoiak eta dantza eta musika emanaldiek girotuko dute San Joan bezperako gaua

Afari herrikoiak eta dantza eta musika emanaldiek girotuko dute San Joan bezperako gaua

20 Ekaina 2024

Ohiko egitaraua antolatu da igande honetarako, ekainak 23, San Joan bezperarako. Alde batetik, afari herrikoia egingo da 19:00etatik aurrera. Sardinak eta postreak eskainiko dira plazan. Gogoratu zabalik jarraitzen duela mahai eta aulkien eskaera egiteko epeak eta gaur dela eskaera egiteko azken eguna.

Beste alde batetik, 20:30etik aurrera, Legorretako Irrintzi Alai dantza taldeak eta Elekun Abesbatzak emanaldia eskainiko dute plazan. Ondoren, sua piztuko da.

San Joan gaua egitaraua