Aisialdia eta eguneroko beharren inguruko saio irekia
23 Martxoa 2026
2025eko azaroa eta abendua bitartean, aisialdiaren eta eguneroko lanei lotutako behar sozial eta laguntzeko aukeren inguruko galdetegia zabaldu genuen Legorretako Udaletik. Herritar askoren erantzunak jaso ondoren, lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartzeagatik.
Galdetegiari segida emateko eta eskuratutako emaitzak partekatzeko helburuarekin, diagnosiaaurkeztea izango da hurrengo urratsa. Horrenbestez, martxoaren 25ean egingo den aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu. Ondorengoa izango da hitzordua:
Martxoaren 25ean, 18:00etan Udaletxean
Gainera, laguntzeko prest zaudeten herritarrekin (galdetegia bete duzuenokin nahiz bete ez duzuenokin), aurkezpenaren ondoren bileraegingo dugu, laguntza harremanei forma eman eta Bidelagun berriak martxan jartzeko asmoarekin.