Aisialdiari eta eguneroko lanei lotutako behar sozialen inguruko galdetegia
05 Abendua 2025
Herria Bidelagun Programaren baitan, Legorretako Udalak, herritarren aisialdiari eta eguneroko lanei lotutako behar sozialak eta laguntzeko aukerak jaso nahi ditu.Behar eta aukera hauei, komunitate mailan eta herritik erantzun bat eman ahal izatea da azken helburua. Adineko herritarren beharrak jasotzeaz gain, adin tarte gehiagotara iristeko ahalegina egin nahi dugu, ahalik eta herritar gehienen errealitatea jasotzeko. Horregatik, paperean zein digitalean bete daiteke galdetegia (paperean betetzeko liburutegira bertaratu zaitezkete, arratsaldeko ordutegian eta osasun zentroan ere eskuragarri daude).
2 minutu beharko dituzu, mila esker aldez aurretik!