Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Aldaieta elkarteak Lekeitiora egingo du irteera uztailaren 18an

Aldaieta elkarteak Lekeitiora egingo du irteera uztailaren 18an

05 Uztaila 2024

Legorretako Aldaieta Jubilatuen Elkarteak Lekeitiora egingo du irteera uztailaren 18an. Bertara joateko interesatuek izena eman beharko dute derrigorrez, eta horretarako aukera datorren astelehen eta asteartean (uztailak 8 eta 9) egongo da: 11:30etik 12:30era, jubilatuen elkarteko bulegoan.

Aurrez esan bezala, hilaren 18rako  izango da, eta irteera ordua 09:00etan izango da. Pertsonako 30 euro ordaindu beharko da.