Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Aldaieta elkarteak San Telmo Museora egingo du irteera maiatzaren 28an

Aldaieta elkarteak San Telmo Museora egingo du irteera maiatzaren 28an

16 Maiatza 2024

Legorretako Aldaieta Jubilatuen Elkarteak Donostiako San Telmo museora egingo du irteera maiatzaren 28an. Bertara joateko interesatuek izena eman beharko dute derrigorrez, eta horretarako aukera datorren astelehen eta asteartean (maiatzak 20 eta 21) egongo da: 11:30etik 12:30era, jubilatuen elkarteko bulegoan.

Aurrez esan bezala, hilaren 28rako izango da, eta irteera ordua 15:30ean izango da. Pertsonako 5 euro ordaindu beharko da.