Martxan da Aldaieta Jubilatu Elkarteak antolatutako janari bilketa. Martxoaren 7ra bitarte iraungo du kanpainak, eta elikagaiak, 18:30etik 19:30era bitarte utzi ahal izango dira Jubilatuen Elkartean. Bildutako janaria, herriko hainbat familiari laguntza emateko izango da, eta batez ere, pasta, kontserbak eta lekaleak bildu nahi dira. Hauez gain, ondorengo produktuak ere jasoko dira: esnea, olioa, gailetak, txokolatea, umeentzako pardelak, konpresak eta ume txikientzako hauts esnea.