“Ama begira zazu” antzezlana eskainiko dute Segurako Xirikara antzerki taldeko kideek bihar, ostirala, 19:00etan, Herri Antzokian. Sarrerak udaletxean eta kultur etxean daude salgai 5 euroan. Egunean bertan, Herri Antzokiko leihatilan egongo dira eskuragai.